Bilboko Koral Elkarteak eta Fair Saturday ekimenak “Kanta Gurekin” eskainiko diote publikoari!
“Kanta Gurekin” ekimenaren baitan, Koral Elkarteak casting bat egingo du, urriaren 9an eta 10an, Zorba Grekoa ikuskizunean parte hartu nahi duten ahots berriak aurkitzeko. Hain zuzen, ikuskizun horrek emango dio hasiera Fair Saturday-ri, azaroaren 24an, Bilbao Arenan, eta aurrenekoz batuko ditu agertoki berean goi-mailako artistak. Igor Yebra bilbotarra BOS, Bilboko Korala eta EHUko Koruaren doinuen arabera dantzatuko da, hala nola Mikis Theodorakisen konposizioak abestera animatzen diren guztien ahotsak bilduta.
Ikuskizun paregabeak Hiriko artista apartak bilduko ditu. Horrez gain, Fair Saturday ekimenaren izaera soziokulturala kontuan hartuta, mundu guztiak gozatu ahal izateko ekintza izatea nahi dugu, eta agertokia talentu entzutetsuaren eta anonimoaren topagune bihurtzea. Hori dela eta, bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin abestera. Entzunaldietara edozein etor daiteke; Enrique Azurza Koraleko zuzendari artistikoak eta Marta Ubieta kantu-irakasleak parte-hartzaile guztiei entzungo diete. Hautagaiek nahi duten kanta abestu ahal izango dute, estilo guztiak izango dira-eta ongi etorriak. Gainera, hautagai guztien artean, Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldirako bi sarrera zozkatuko dira.
Zer: “Kanta Gurekin” castinga
Noiz: urriaren 9an eta 10an, 18:00etatik 20:00etara
Non: Bilboko Koral Elkartea – Felipe Serrate kalea 2 (San Mames)
Prezioa: Doakoa
Antolatzailea: Bilboko Koral Elkartea eta Fair Saturday