Euskeria in Edinburgh

“Iaum! Pa tám, pa tam tam tam… Iaum!…“ entzuten da Bilboko Koral Elkartearen egoitza parean.

Abesten ari diren 40 koralisten gerra-garrasia izan liteke, baina, oraingoan, Euskeria korukoak bake-asmoz eta “Segalariak” abesten dabiltza; aireportura eramango dituen autobusaren zain daude.

Josu Elberdinen obra hori, Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketan parte hartzeko ez ezik, zeinetan lehen saria irabazi zuten, Saint Andrew’s Fair Saturday-ren aurkezpen-ekitaldira bertaratuko direnei ongietorria emateko eta euskal errepertorioa Queen’s Hall-era eramateko ere baliatuko dute, bai eta Saint Giles Katedralean a capella saila agurtzeko ere.

Ipuinetako agertokiak munduari egia bihurturiko bilbainada bat erakusteko.

 

Prestaketetan eta entseguetan hilabeteak eman ondoren, Bilboko Koral Elkarteko gazteen korua Eskoziako hiriburura iritsi da, Fair Saturday jaialdiaren eskutik. Lumazko berokiak soinean, manta-bufanda eta txapela artean han-hemenka ikus daitezkeen 80 begitxoak irribarrez daude. Benetan gertatzen ari da, Eskozian daude, eta oraindik ere ametsetan ari zela uste zuena azkar asko esnatu da, Ipar Itsasoko hotzak eta mahuka motzetan dagoen eta eskuan EUSKERIA dioen kartel bat daraman aurpegi gorrituko gizon batek ongi etorria emateaz batera.

Eskularruak ezta telefonoari begiratzeko ere kendu barik, maletak jaso, eta badoaz hotelera. Berandu da, eta atseden hartu behar dute, Edinburgon izango diren lau egunei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Ordutegi-aldaketari esker lo egiteko ordubete gehiago izan arren, bat baino gehiago lo geratu da, eta bizkor ari da gosaltzen fruta, opiltxoak, jogurtak, porridge-a eta, jakina, english breakfast ospetsua: arrautzak, hirugiharra, beans-ak eta haggi -ak.

Los que se lo han tomado con más calma disfrutan de un Earl Grey con la vista del comedor a Princes  Street Lasaiago hartu dutenak Earl Grey teaz gozatzen ari dira, jangelatik Princess Steet kalera begira daudela, eta mapa batean entseatzera joan arte egingo duten ibilbidea atzamarraz marrazten ari dira… hainbeste dago-eta ikusteko!

 

Nahitaezko aurreneko geldialdia Saint Giles Katedralean egin dute, tokia aztertzeko. Bilboko Koral Elkartearen ahalmena atzerrian ezagutzera emateko mugatua denez, bisita turistikoa posterrak eta flyer-ak banatzeko eten dute, zabalkunde-sistema sofistikatuegiak ez badira ere.

Gero, Hub-en, alegia, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiaren egoitzan gelditu dira. Bertan, Fair Saturday-k eta jaialdiko giza taldeak (Paloma, Saioa, Ander, Itziar, Jordi, Iñaki) ezin hobeto antolatuta dute dena, xehetasun ñimiñoena ere zainduta (gurinezko gailetatxoak barne!), ustekabeko ezer ez dadin gerta.

Gonbidatuen zerrenda ikusgarria da. Besteak beste, Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza bat nabarmentzen da, kulturaren, ekitaldien, nazioarteko marketinaren eta berdintasun-politikaren arloetako zuzendariez osatua, baita hainbat karguz ere, Fair Saturday-ra atxikitako zenbait udal eta erakundetakoak eurak: BEMIS Scotland, Creative Scotland, Historic Environment Scotland, Glasgow the Caring City, Bristol Music Trust…

Alabaina, denak ez dira ingelesezko izenak; lehen ilaretan, badaude aurpegi ezagunak ere. Ongi etorria emateko irrintzia entzun ostean egundoko txalo-piloa egiteagatik eskuak gorrituta, Bilboko Udaleko ekonomia-garapeneko zinegotzi Xabier Ochandiano eta Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatu Lorea Bilbao daude. Azkena, gainera, kultura-sailaren, nazioarteko harremanetarako sailaren eta kanpo-sustapenerako sailaren zuzendariekin dago, Andoni Iturbe, Koldo Atxutegi eta Asier Alearekin, hain zuzen, baita Amaia Usandizaga Bizkaiko Foru Aldundiko komunikazio-arduradunarekin ere, zeina oso adi dagoen gero etxekoei gertatzen ari den guztia kontatzeko. Azken horien babes instituzionala Etxepare Institutuarenaz batera dator; abentura honetan, ezin izan da koruarekin batera egon,  baina bera gabe ez geundeke hemen.

Badaude, gure artean, Ben Macpherson Europako migrazio eta garapeneko ministroa, Jordi Albareda Fair Saturday-ren sortzailea, eta gizon maitagarri bat, zeinak bertaratuak erabat hunkitu dituen kulturan inbertitzeko eta gazteengan konfiantza izateko beharrari buruzko hitzaldi bat emanda, beraren mugikortasun mugatuaz bat ez datorren buru-argitasunaz eman ere. Gizona Richard Demarco aparta dugu, Edinburgoko Jaialdiaren sortzailea, eta, Emma Mortimer ekitaldiburuak lagunduta, bere jarlekura itzuli da oholtzan behin ere irakurri ez dituen idatziak oraindik eskuan daramatzala.

Mortimer Queen’s  Hall-eko zuzendaria ere bada; bertan, biharamunean, beste emanaldi bat eskainiko da, Eskozian Gazteriaren Urtea dela eta. Kontzertu horretan, Bilboko koruko gazteak Nevis Ensemble-rekin ariko dira agertokian, eta bai publikoa bai abeslariak eurak irrikan daude. Hasteko, arropa ez da izango ohiko jantzi beltza; oraingoan, bat-batekotasuna eta naturaltasuna adierazi nahi dira, nork bere izaera arroparen bidez agertzea, baina kantu komun batean bat eginda. Larruzko minigonak, Athleticeko kamisetak, Griffindor-eko jertseak, gona eskoziarrak… Dibertsitatearen aberastasuna, musika lengoaia unibertsala izatea ahalbidetzen duena, eta kulturen arteko giroa sortzea, dantzak, txaloak, jauziak eta algarak Euskal Herriko eta Eskoziako doinuen erritmoaren arabera eginez. Zalantzarik gabe, proposamen arriskutsua, antzoki bihurturiko eliza zaharraren aldez aurretiko ideia desegiten eta jendea gehiago ikusteko gogoz uzten duena, nahiz eta “kaleko orkestraren” seigarren kontzertua eta koruaren bigarrena izan egun berean.

 

Neska-mutil hauek nekaezinak dira, eta, eguerdian Katedralean izandako arrakastaren ostean, publikoa aldarearen albo bietan zutik zegoela, eta antzokian bizi izandako bozkarioa oraindik ere gogoan, garagardo goxo batez ospatzeko edota eztarria titare bat whiskiz lasaitzeko garaia dute.

Cheers!

CREW:

Usue Olatz Aspiazu, Soprano
Marta Delgado, Soprano
Nerea Azkarate, Soprano
Haizea Álvarez, Soprano
Sonia Delgado, Soprano
Maialen Díez, Soprano
Nerea Madariaga, Soprano
Victoria Maura, Soprano
Andrea Rodríguez, Soprano
Arrate Santiago, Soprano (-)
Olaia Arejita, Mezzo – CA
Inés Cabañas, Mezzo – CA
Marta Cerio, Mezzo – CA
Cecilia Gómez, Mezzo – CA
Ainhoa Fernández, Mezzo – CA
Begoña Olano, Mezzo – CA
Josune Pastor, Mezzo – CA
Paula Ruiz, Mezzo – CA
Paula Sanz, Mezzo – CA
Laura Yanguas, Mezzo – CA
María José Zalbide, Mezzo – CA
Alberto Abete, Tenor
Iker Aguado, Tenor (-)
Antón de Carlos, Tenor
Jordi Martínez, Tenor
Guillermo Manzanares, Tenor
Xabier Méndez, Tenor
Peio Rica, Tenor
Sabas Balanzategui, Bajo
Aimar Basañez, Bajo
Iñigo Berganza, Bajo
Antón Cortabitarte, Bajo
Julen García, Bajo
Jaime Legórburu, Bajo
Niko Mendizabal, Bajo
Antón Pinillos, Bajo
Álvaro Ruiz, Bajo
Urko Sangroniz, Director
Alberto Sáez, Pianista
Marta Ubieta, Prof. canto
Nekane Díaz, Com. / Prod.
Iñigo Alberdi, Gerente
Teresa Querejazu, Secretaria
Aritz Lekerika, Vicepresidente

Author Info

Coral de Bilbao