GOIZIAN ARGI HASTIAN

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruak azken hamarraldian gehien abesturiko errepertorioa bildu duen disko bat grabatu du

Koral Elkarteko talderik gazteeneko 60 neska-mutilek 7 eta 17 urte bitartean dituzte

Bilboko Koral Elkarteko entsegu-aretoa grabazio-estudio bihurtu da erakundeko talderik gazteeneko 60 kideen ahotsak jasotzeko. Duela hogeita bost urtetik Jose Luis Ormazabalek zuzenduta, etxeko txikienek astean 4 ordu (asteburuak barne) eskaintzen dizkiote koru-jarduerari. Dena den, denbora horretan ez daude sartuta musika-hizkuntza eskolak, kontzertuen aurretiko eskola trinkoak edo emanaldi bakoitzak eskatzen duen denbora. Diziplina hori txiki-txikitatik barneratuta, egiten duten ahalegina Elkarteak berak ekoitzi duen CD batean jaso da orain, BBK Fundazioaren laguntzarekin.

Diskoa Bilboko Koral Elkartean bertan eros daiteke, 10 €-an, Argi hastian izenburuarekin, Etxahun Irurik konposatu zuen eta taldearen obra esanguratsuenetakoa den lanaren izenarekin, hain zuzen. Horrez gain, beste 12 kanta dakartza, besteak beste: Oye, Jim Papoulisena; Ixil ixilik dago, Francisco Escuderorena; Why we sing, Greg Gilpinena; Otra vez la primeravera, Jesús Guridirena; eta Txoria txori, Mikel Laboarena.

Era berean, talde hau haurrentzako koru-errepertorioa ederki abesten duelako ez ezik, lehen mailako egitarauetan entzutea ohikoa delako ere nabarmentzen da. Hala, bereziki nabarmen ditzakegu Ravennako Jaialdian eskainitako emanaldia, non Gustav Mahlerren Kindertotenlieder zoragarri abestu zuen, Marseillako Balleta ondoan zuela; War Requiem, Benjamin Brittenena, Calixto Bieitok zuzendua; eta Giacomo Pucciniren Tosca, Turandot eta La Bohéme edota Georges Bizeten Carmen operak, beste askoren artean. Gainera, 1984an sortu zenetik, zuzendari entzutetsuak izan ditu: John Elliot Gardiner, Eirc Whitacre, Mistoslav Rostropovich, Valeri Guérgiev eta Juanjo Mena, kasu. Azkenik, Arriaga eta Campos Elíseos antzokietako eta Euskalduna Jauregiko oholtzetan sarri aritzeaz gain, Bartzelonako Palau de la Músican, Sevillako La Maestranzan eta Madrilgo Auditorio Nacionalean zein Teatro Realen abestu izan du.

Author Info

Nekane Díaz