PROTOCOLO COVID (EAE+OSALAN)

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren eta deklaraturiko alarma-egoerako prebentzio-neurri zehatzak ezarri dituen urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren arabera, abesbatzen entseguak edo kontzertuak jarduera arriskugarriak dira; hortaz, prebentzio-neurri guztiak ahalik eta zorrotzenak izan behar dira: gehienezko pertsona-kopuruak; 1,5 metroko distantzia; aireztapena; eta maskara beti jantzita.

Jarraibide horiek zorrozki beteta eta geure burua “eliteko korutzat” jota, gure jarduera programazio profesional baten barruan garatzen dugulako, gure koruetako kideak bizi diren udalerritik edo haren mugakidetik harago joan daitezke,  hala entseguetara nola kontzertuetara, idazkaritzan eska diezaguketen egiaztagiriarekin.

Era berean, prebentzioari eusteko etxean lan egiten jarraitu nahi duten koralistek streaming bidez egin dezakete, bideokonferentziak eginez; geroago ere bai, entseguen grabaketak ikusiz, zeinak Bilboko Koral Elkartearen ZOOM kontuan izango diren eskuragarri.

COVID 19AREN AURREAN ABESBATZEN ENTSEGUETARAKO HARTU BEHARREKO NEURRIAK
Euskal Herriko Abesbatzen Federazioaren proposamena, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) laguntzaz (2020)

Dokumentu honek Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak kantu korala egiteko proposatzen dituen gomendio batzuk biltzen ditu. Gomendio horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gainbegiratu eta bermatu ditu. Egoera zail honetan, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatzen dugu. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak ez ditu bere gain hartuko hemen jasotako gomendioen arabera gauzatu eta/edo ezar daitezkeen ekintzak.

3 jarduketa-maila daude, ordena honetan bete beharrekoak:
1. Antolaketa-neurriak: edukieraren kontrola, espazioen banaketa eta antolaketa, pertsona-fluxuen banaketa…
2. Babes kolektiborako neurriak: manparak, aireztapen-ratioak handitzea…
3. Arriskuaren arabera, eta azken neurri gisa, norbera babesteko ekipamenduen erabilera esklusiboa pertsonaren eta arriskuaren artean, aurrez aipatutako antolaketa- eta talde-neurriak hartu ondoren.

Kasu batzuetan, nahiz eta azaldutako neurri guztiak hartu pertsonen babesa ezin bada bermatu, eta prebentzio-zerbitzuak arriskua ebaluatu ondoren, zerbitzu horrek adierazi ahal izango du zein erabilera eta babes-mota diren egokiak. Kasu horretan, pertsona guztiek babes-ekipamendu horiek behar bezala erabiltzeko prestakuntza eta informazioa izan beharko dute.

Eskuak garbitzeari dagokionez, eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu behar dira maiz, eta erabili eta botatzeko paperezko eskuoihaltxoekin lehortu behar dira. Ezin bada urik eta xaboirik eduki, soluzio hidroalkoholikoak emango dira. Kasu horretan, eskuak maiz garbitu ahal izateko disoluzio hidroalkoholikoak jarri behar dira eskura.

 

1. GOMENDIO OROKORRAK

1.1 Entseguan B AI da nahitaezkoa m usukoa erabiltzea. Hala ere, lokal txikien kasuan, entsegu partzialak egitea gomendatzen da, koru osoak egin beharrean.
1.2 Z uzendariak bai erabiliko du entsaioak irauten duen bitartean uneoro musukoa
1.3 Ez ukitu ohiko objektuak eta erabilera arrunteko eremuak: heldulekuak, igogailuak, etab.
1.4 Espazioen aireztapena handitu behar da.
1.5 Gutxieneko tarteak errespetatzen ez dituzten koreografia edo eszenaratze mota guztiak saihestu behar dira.

 

2. SARBIDEAK

2.1 Gomendagarria da entseguetan sartzeko eta irteteko ibilbide desberdinak ezartzea, ahal bada, edo aretoa hustu arte itxarotea berriro okupatzeko.
2.2 Hobe da eskaileretatik sartzea igogailutik baino. Eskaileratan ere pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko tartea gordeko da.
2.3 Igogailuak:
Entsegu-lokalera igogailu bidez sartuz gero, 1,5 metroko segurtasun-tartea utzi behar da pertsonen artean, eta ezinezkoa bada, pertsona bakar batek erabili ahal izango du aldi bakoitzean. Laguntza behar duen pertsona bat bada, orduan bakarrik joan ahal izango da bere laguntzailearekin igogailuaren barruan.

 

3. SEINALEZTAPENA

3.1 Informazio-panelak: Entsegu-aretoaren kanpoaldean zein barruan, abesbatzaren entseguak egiteko bete beharreko arauak jarri beharko dira ondo ikusteko moduan.

3.2 Espazioak mugatzea: zoruan ondo ikusteko moduko koloredun lerroak (zinta itsasgarria) jarrita, hauen arteko distantziak seinaleztatuko dira:
1. Zuzendaria eta abeslariak
2. Abeslarien lerro artean, halakorik balego.
3. Abeslarien artean, baldin eta aulkiak banakakoak eta mugikorrak badira.

4. ESPAZIOEN ERABILERA
Entsegu-espazioak abeslariak eserita daudela erabiliko dira, zuzendari, pianista eta abeslarien eremuak behar bezala mugatuta dituztela ondo ikusteko moduko koloredun zinta itsasgarriarekin. (ikus 5. puntua)

 

5. TARTEAK

5.1 Zuzendariaren eta abeslarien arteko tartea.
Zuzendariaren eta abeslarien artean 1,5 metroko tartea egongo da gutxienez. (Zuzendari-abeslarien artean metakrilatozko panelak erabiltzen badira, distantzia horiek txikiagoak izan daitezke).
5.2 Abeslarien arteko tartea
5.2.1 Eserlekuak finkoak edo banku korrituak badira:
Argi eta garbi adieraziko da zein eserleku bete behar diren eta zeintzuk utzi behar diren hutsik, betiere lerro bereko edo aurreko edo atzeko lerroko abeslariekiko s orbaldatik sorbaldera 1,5 m-ko tartea irizpide gisa hartuta eta kokapen triangular bat erabiltzen, hau da, atzeko lerroak betetzen aurreko hilarak utzitako tarteak.
5.2.2 Eserlekuak mugikorrak badira (aulkiak):
Aulkien arteko tartea 1,5 m-koa izango da, bai lerro berean daudenekiko, bai aurreko edo atzeko ilaran daudenekiko, halakorik balego, kokapen triangular bat mantenduz (ikusi 5.2.1atalean honen adierazpena)
5.3 Pianistaren eta zuzendariaren arteko tartea
Pianista-zuzendariaren artean edo pianista-abeslarien artean 1,5 m-ko gutxieneko tartea egongo da. (Zuzendari-pianistaren artean metakrilatozko panelak erabiltzen badira, distantzia horiek txikiagoak izan daitezke).

 

6. HIGIENE-NEURRIAK

6.1 Eskuak garbitzea
Entsegua hasi aurretik: eskuak urarekin eta xaboiarekin maiz garbitzeko eta erabili eta botatzeko paperezko eskuoihaltxoekin lehortzeko baliabideak eskura jarri behar dira. Ezin bada urik eta xaboirik eduki, soluzio hidroalkoholikoak emango dira. Kasu horretan, eskuak maiz garbitzeko soluzio hidroalkoholikoak eskura izatea eta haietara iristea erraztu beharko da.

6.2 Erabilera partekatuko objektuak:
Erabilera partekatuko objektuak, hala nola pianoa edo beste musika-tresna batzuk, atrilak edo karpetak, arkatzak, bai eta plastikozko edo zurezko aulkiak ere, gel hidroalkoholikoarekin desinfektatu beharko dira baldin eta konpartituak badira eta/edo beste abeslari batzuek erabiltzen badituzte.

 

7. ENTSEGU-ARETOAREN EDUKIERA

7.1 Pertsonen arteko 1,5 m-ko tartea oinarritzat hartuz kalkulatuko da aretoaren edukiera. Hau da: 2,25 metro koadro pertsonako.

12 abeslari 18 abeslari 24 abeslari 30 abeslari 40 abeslari 50 abeslari
27,00m2 40,50 m2 54,00 m2 67,50 m2 90,00 m2 112,50 m2

7.2 Erabilera publikoko eremuetan (antzokiak, auditoriumak, elizak) bai entseguetarako, bai kontzertuetarako errespetatuko dira espazio bakoitzarako araututako aforoak.

 

8. ZER EGIN COVID19 SINTOMEN AURREAN
8.1 C OVID-19rekin bateragarri den sintoma ohikoenetako bat – Hala nola 37º-tik gorako sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo gorakoak – duten koruko parte-hartzaileek ez dute entseguetara edo kontzertuetara joan beharko, ez eta COVID-19 diagnostikoaren ondorioz isolatuta dauden edo etxean berrogeialdian dauden pertsonak ere, sintomak dituen edo COVID-19 diagnostikatuta duen pertsonaren batekin harreman estua izateagatik.
8.2 Koru-jardueran parte hartzen duten pertsonek egunero e giaztatu eta ziurtatu
b eharko dute, entseguan edo kontzertura joan aurretik, e z dutela COVID-19ren s intomarik.
8.3 B aldin eta koruko pertsona batek sukarra badu edo COVID-19ren sintoma
n abarmenak baditu entseguan edo kontzertuan, pertsona horrek bere etxera joan beharko du, eta bertan isolatuta egon beharko du eta ahalik eta lasterren harremanetan osasun-zerbitzuarekin jarri beharko da. Era berean, etxean bizikiderik badago, kontaktua saihestu beharko du, eta, ahal bada, logela bat esklusiboki erabili, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
8.4 Abesbatzaren arduradunak, egoeraren arabera, b aloratuko du jarduera une h orretan bertan eten behar den edo garatzen jarraitu ahal izango duen.
Bigarren kasu honetan, ahalik eta gehien zorroztuko ditu prebentzio- eta higiene-neurriak: kontakturik gabeko jarduera eta pertsonen arteko distantzia are handiagoak, nahitaezko maskara erabiltzea, eskuetako higiene-maiztasun handiagoa, etab.
8.5 Koru-jardueraren arduradunak “motu proprio-an” n eurri horiek hartu beharko d itu, kutsatzeko aukeraren edo arriskuaren txikiena ere izanez gero.

Author Info

Coral de Bilbao