2020an, hain ondo portatu ginen, ezen, une gogoangarri guztiez gain, hainbat instrumentu oso berezi jaso ditugun opari. Alde batetik, gure koralista Raquel Goñiren azken nahietako bat izan zen bere Petrof piano bertikala 7. gelara ekartzea; dagoen tokian dagoela ere, musikari lotuta jarraitzeko modu ederra, Coro Alegroko kideekin batera. Era berean, Lipperheide Aguirre familiak beste etxe bat eman nahi izan dio bere Blüthner isats-pianoari: orain, entsegu-aretotik, gure koru eta taldeei laguntzen die. Bizikidetzarako gunea Alberto Sáez Puente gure irakaslearen organoarekin, Berenguer & Díaz markako ale zoragarria, espezialitate horretako gure ikasleak gozatzen ari direna eta koruak zeharo hunkitzen dituena. Opari horiengatik gure esker ona adierazi nahi diegu, bihotzez, haien jabeei. Zalantzarik gabe, gure ahotsak zabaltzen jarraitzen lagunduko digute, gure 135. urteurren honetan. Urtea asmo onez eta segurtasun-neurri sendotuz beterik dator, kulturarik seguruenaz goza dezagun!