Funtsezko arropa berritu dugu, bermuterako!
Bach Bermuta, hilero hirugarren zapatu eguerdian, Madrilgo Auditorium Nazionalean. Ordubetez, Bachen musika entzuteko parada, areto sinfoniko ikusgarriko organoaz joa; ondoren, bermuta eta jazz-talde bat, zeinak era berean Bachen musika joz girotuko duen mokadua. Ondo baino hobeto gordetako plan itzela, datorren astean gozatzekoak ginena, gure Haurren Koruak lagundurik Alberto Sáez Puente organistarekin; dena prest genuen: autobus egokitua, banako logelak, babes-ekipamenduak.. baita jantziak ere! Alabaina, zuhurtziaz eta kontuz jokatzearren, 2022ko urtarrilerako uztea erabaki dugu. Hortaz, egin lekua agendan Bach ardatz duen, baina Saint-Saens, Brahms eta Fauréren pieza ederrak ere badituen egitarau zoragarria entzuteko.
Ordura arte, estreinaldiaren spoiler-a egingo dizuegu: gure ekipamendu korporatibo berria, Uniformes Moyuak Bilbon dituen tailerretan egina. Kolore urdinxkako unisex tunika da, mahuka frantsesak eta mao-erako lepoa dituena, baita silueta atenporala ere, ondo ematen duena eta agertokian erosotasunez mugitzeko aproposa. Panama ehunez egina dago, kotoi-ehuneko handiarekin, transpirazioa ahalbidetzeko; poliester apur bat ere badu, ez dadin zimurtu. Moldakorra da: alkandora itxia balitz bezala jantz daiteke, edo irekita, kasakaren azpian kamiseta bat jarrita casual chic estilo beteaz. Diseinu honek koruaren itxura bateratuko du, beraz, agertokian ikusteko irrikaz gaude!