MAITENA

AURKEZPENA

XX. mendearen hasieran, Bilboko Koral Elkarteak euskal konpositore garrantzitsuei eginiko hainbat enkargu estreinatu zituen, euskarazko errepertorio lirikoa sortzeko asmoz. Genero horretako lan adierazgarrienen artean, Jose María Usandizaga, Charles Colin, Santos Intxausti eta Jesús Guridirenak nabarmentzen dira, Mendi-Mendiyan, Maitena, Lide ta Ixidor eta Mirentxu, kasurako. Mende bat geroago, koru-erakundeak (BKE) obra hauek berreskuratu nahi ditu; lehenengo eta behin, Maitena, bi ekitaldiko euskal pastoral lirikoa, Bilboko Koral Elkarteak bere maisu Aureliano Valle jaunaren zuzendaritzapean Bilboko Campos Elíseos Antzokian 1909ko maiatzaren 29an estreinatua”. C. Colin: “Aureliano Valle maisuari, zeinek Maitena obra arrakastatsua izateko ahalegin, zientzia eta gustu ezin lagungarriagoekin zuzendu duen, bai eta Bilboko Koral Elkartearen lagun leial guztiei ere, gure esker on sakonaren erakusgarri“.

ARGUMENTUA

Ekintza Mendiburu baserrian garatzen da, Lapurdiko natura betean. Etxearen jabeak, Piarrés nekazariak, Maitena alaba Ganichekin ezkondu nahi du, neska maite duen gizarte-maila oneko gaztearekin. Baina neskatza Domingo pilotariarekin maiteminduta dago, ospe txarreko Chirolen semea bera. Maiteminduak, aitaren nahiari aurka eginda eta Ganich lur jora utzita, Buenos Airesera joango da bizitzera, Domingok lan-ibilbide arrakastatsua baitu zain bertan. Hala ere, Amerikan bost urte eman ondoren, Maitenak, senarra eta seme bakarra galdu eta gero jostun lan egiten duenak, sorterrira itzultzea erabakiko du. Etxean, aitak gaitzesten jarraitzen duela konturatuko da, eta alde egitea erabakiko du; aitak, ordea, azken unean hobeto pentsatu eta geratzeko eskatuko dio. Azkenean, Ganichekin ezkonduko da, zeinek sekula ez duen Maitena ahaztu. .

Imágen de portada CD Maitena

TALDE ARTISTIKOA

Sociedad Coral de Bilbao

Enrique Azurza, koruzuzendaritza

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Iker Sánchez Silva, zuzendaritza

Miren Urbieta-Vega, sopranoa (Maitena)

Mikeldi Atxalandabaso, tenorea (Domingo)

Marifé Nogales, mezzosopranoa (Chaadiñ)

José Manuel Díaz, baritonoa (Ganich)

Fernando Latorre, baxua (Piarrés)

Javier Tomé, tenorea (Batichta)

Estíbaliz Sánchez, sopranoa (Segadora)

Alberto Abete, tenorea (Segador)

 

Bilboko Koral Elkartea – Enrique Azurza, zuzendaria 1886an sortua, erakundeak hiru koru (helduena, gazteena eta haurrena), musika-ikastetxe bat eta eskola- eta gizarte-koruen sare bat biltzen ditu; hala, 1.000 lagunek baino gehiagok osatzen dute proiektu hau. Bilboko Koral Elkartea, 100 kide baino gehiago dituela, Espainiako ia orkestra guztiekin batera aritu izan da, bai eta nazioarteko orkestra nagusiekin ere. Halere, gure lurraldetik kanpo ibilbide luzea badu ere, beti jarri izan dio arreta berezia euskal konpositoreen lanari, eta ohiko taldea da tokiko eszenan.

BOS Bilbao OrkestraSinfonikoa Bilbao Orkestra Sinfonikoaren sorrera Bizkaiko jendarte zibilak berak bultzatu zuen; hori dela eta, harreman estu-estua du lurraldearekin: egun, 2.200 lagun baino gehiago daude abonatuta haren Denboraldi Sinfonikora. Lehen kontzertua 1922ko martxoaren 8an eskaini zuen, Arriaga Antzokian, eta, gaur egun, Euskalduna Jauregian (orkestraren egoitza) eskaintzen duen ohiko kontzertu-denboraldiaz gain, ganbera-musikari eskainitako denboraldiak ere baditu, bai Bilbon bai Bizkaian. Horrez gain, lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoen eta Familiarteko Kontzertuen bitartez, eta musika bidez gizarteratzeko-jarduerak garatzen ditu.

Iker Sánchez irundarrak lotura handia du lurraldearekin, Donostian musika-prestakuntza jasotzen hasi zenetik eta 2006an bi denboralditarako lehiaketa irabazi ondoren Bilboko Orkestra Sinfonikoan zuzendari laguntzaile lanetan bere ibilbide profesionala hasi zuen arte bertan aritu izan baitzen; egun, harreman estua du orkestrarekin. Era berean, zazpi urtez, EIO Orkestra gaztearen zuzendari titularra izan da, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kontserbatorio guztietako ikasleak prestatzeko sortutako talde sinfonikoarena, hain zuzen. Gaur egun, Bilbao Sinfoniettaren zuzendari artistikoa eta OPUS Lírica konpainiaren zuzendari titularra da. 2007an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, hainbat orkestra sonatu zuzendu izan ditu: Kataluniako eta Bartzelonako Orkestra Nazionala, Asturiasko Printzerrikoa, Tenerifeko Sinfonikoa, Portoko Casa da Música Sinfonikoa, Oviedo Filarmonía, Montenegroko Sinfonikoa, Bayonne-Côte Basque Orkestra, ConcentusAliusBerlín, Berlingo Humboldt Unibertsitateko Orkestra eta Gasteizko Ganbara Orkestra.

Miren Urbieta-Vega soprano donostiarra espainiar abeslari onentzat jo zuten 2014ko Francesc Viñas Kantu Lehiaketan; 2015ean, Abeslari Berri Onena izan zen Teatro Campoamor sari lirikoetan. Opera-rol oso zorrotzak abestu ditu: Liù, Turandot-ekoa (Puccini); Donna Elvira eta Zerlina, Don Giovanni-koa (Mozart); Marguerite, Faust-ekoa (Gounod); Adina, L ́ Elisir d ́ Amore-koa (Donizetti); Arminda, La Finta Giardiniera-koa (Mozart); Inés, La Favourite-koa (Donizetti); eta Stella, Don Fernando el emplazado-koa (Zubiaurre). Halaber, Estatuko opera-antzoki garrantzitsuenetan kantatu du (Liceu, Teatro Real, Opera de Oviedo, ABAO), eta zarzuelan ibilbide luzea dauka, besteren artean obra hauetan parte hartuta: Katiuska, El Caserío, Gavilanes, Luisa Fernanda, Las Calatravas eta Benamor (azken biak Madrilgo Teatro de la Zarzuelan).

Mikeldi Atxalandabaso euskaltenorrak, Bilboko Koral Elkartearen enbaxadore eta haren Maitena sariaren irabazleak, aldi berean jardun izan du nazioarteko unean uneko agerpenetan eta estatuko agertokietan ohikotasunez, besteren artean Bilbon, A Coruñan, Oviedon eta Madrilgo Teatro de la Zarzuelan eta Teatro Realen. Azken horretan, obra ugaritan parte hartu izan du, Roméo et Juliette, I duefoscari, Die Zauberflöte eta Carmen lanetan, kasu. Bere paper nabarmenen artean, Ruodi (Guillaume Tell) aipa genezake; hain zuzen, horrekin debutatu zuen, Holandako Opera Nazionalean, Paolo Carignaniren zuzendaritzapean, eta gero berriz antzeztu zuen, Turingo Teatro Region, Gianandrea Nosedarekin eta Gianluigi Gelmettirekin batera, bai eta Montecarloko Operarekin ere Parisko Théâtre des Champs-Elysées barne hartu zuen bira batean. Beste paper aipagarri bat Dr. Caius (Falstaff) da, Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks orquestra sinfonikoarekin abestua, Daniel Hardingek zuzenduta, edo Spoletta (Tosca), Christian Thielemannek zuzenduta Salzburgoko Jaialdiko Orkestrarekin.

Marifé Nogales mezzosoprano gipuzkoarrak Musikenen egin zituen goi-mailako kantu-ikasketak, besteak beste Maite Arruabarrena, Alejandro Zabala, Ana María Sanchez eta Maciej Pikulskirekin. Ahots-hobekuntzarako eta errepertorio-arloko hainbat ikastarotan parte hartu du, Ana Luisa Chova, Isabel Rey, Enrique Viana, Rubén Fernández Aguirre, Itziar Barredo eta Ricardo Visus irakasle paregabeekin. Halaber, jaialdi entzutetsu hauetan abestu izan du: Donostiako Musika Hamabostaldia, Granadako Nazioarteko Jaialdia, Peraladako Musika Jaialdia, bai eta Teatro Real, Gran Teatre del Liceu, Lisboako Teatro Nacional São Carlos, Oviedoko Teatro Opera, Teatro de la Maestranza, Arriaga Antzokia, Teatro de la Zarzuela, ABAO edo Teatros del Canal antzokietako denboraldietan ere, beti ere zuzendari garrantzitsuen gidaritzapean: Patrick Fournillier, Marco Armiliato, MicheleMariotti, Teodor Currentzis, Alberto Zedda, Ottavio Dantone, Pietro Rizzo, Lionel Bringuier, Vasily Petrenko, Miquel Ortega, Pedro Halffter, Jesús López Cobos eta Friedrich Haider, besteak beste.

 

José Manuel Díaz baritonoa Bilbon jaio zen, Bilboko Koral Elkartearen enbaxadore eta haren Maitena sariaren irabazleak, eta hiriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, non notarik onenak lortu zituen. Gero, Italian jarraitu zuen bere burua prestatzen. Hainbat nazioarteko kantu-txapelketatan, finalista eta sariduna izan da. Opera ugaritan parte hartu du, Espainiako antzoki garrantzitsuenetan, eta, aldi berean, abeslaria ere bada kontzertu eta oratorioetan, musika garaikidea ere jorratzen du, eta zarzuela-emanaldietan parte hartzen du.

Fernando Latorre baxu-baritono bizkaitarra goi-mailako tituluduna da konposizioan, orkestrazioan eta musika-pedagogian, eta Karrera Amaierako Saria eskuratu zuen kantuan eta konposizioan. Piano- eta biola-ikasketak aldi berean egin zituen, eta bere prestakuntza Franco Corelli, Jaume Aragall eta Alfredo Krausekin areagotu zuen. Milango Teatro alla Scalako Opera Koruko eta Koru Filarmonikoko kide izan da. Gaur egun, ohiko gonbidatua da estatuko eta nazioarteko denboraldi liriko eta sinfoniko garrantzitsuenetan, besteak beste Antoni Ros Marbà, Erik Nielsen, Jesús López Cobos eta Alberto Zedda zuzendarien esanetara. Hauek dira bere lan nagusietako batzuk: Andrea Chenier (Mathieu eta Roucher), ABAOn eta La Maestranzan, hurrenez hurren; Mendi-Mendiyan (Kaiku), Kursaalen; Cosi fan Tutte (Don Alfonso), Irunen; L´elisird´amore(Dulcamara), Iruñean; La Bohème (Benoit), Liceun; Don Carlo (Frate), El Escorialen; eta Tosca (Sagristano), Polonian.

Javier Tomé tenorra Bilbon jaio zen, eta, 2009an, beka bat eskuratu zuen Valentziako Palau de les Arts Reina Sofíako “Plácido Domingo Perfekzionatze Zentroan”. 2010ean, lehenengo saria lortu zuen Trevisoko “Toti Dal Monte” Nazioarteko Txapelketaren XL. edizioan. Ondoko lan hauetan, arrakasta handia izan du: La traviata (Alfredo), Teatro Comunale di Bolognan, Liejako Opéra Royal de Wallonien eta Veneziako Teatro La Fenicen; El Dúo de la Africana (Giuseppini), Bilboko Arriaga Antzokian eta Oviedoko Teatro Campoamorren; etab.

Estíbaliz Sánchez sopranoa Barakaldon jaio zen, eta bertako kontserbatorioan egin zituen gitarra klasiko ikasketak. Ondoren, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan kantu-prestakuntza jaso zuen, Olatz Saitua sopranoaren eskutik. Egun, Marta Ubieta sopranoarekin jarraitzen du bere burua prestatzen. Halaber, Ana Luisa Chova eta David Menéndez entzutetsuenesko klase magistralak jaso izan ditu. Horrez gain, Bilboko Koral Elkarteko koralista da, non bakarlari aritu ohi da. Azpimarratzekoa da 2019ko Bilboko Aste Nagusian Mónica Naranjoren kontzertuan izan zuen parte-hartzea, BOSekin batera, baita Bilboko Katedralean COVID-19aren biktimen omenez Fauréren Réquiem obraren “in memoriam” grabazioan eta 360 º-ko hedapenean egindako lana ere..

Alberto Abete tenor bilbotarra bigarren hezkuntzako ingeles-irakaslea da, baita, aldi berean, Bilboko Koral Elkarteko abeslaria ere, duela ia berrogei urtetik. Hamasei urte zituenetik koru mistoko kide aktibo, zuzendari paregabeen esanetara kantatu izan du, besteak beste: Mstislav Rostropóvich, Antoni Ros Marbá, Michel Plasson, Víctor Pablo Pérez eta Juanjo Mena; eta agertokietan Espainiako ia orquestra guztiekin eta nazioarteko askorekin aritu izan da, Portugal goIrrati-Difusio Orkestra, Bordel-Akitaniako Orkestra Nazionalak, BBCko Orkestra Sinfonikoa, Royal Philarmonic Orchestra eta Tokyo Metropolitan Symphonic Orchestrarekin, zenbait nabarmentzearren. Eskarmentu horri esker, sarri parte hartu izan du ekoizpen profesionaletan, Brittenen War Requiem obran, kasu, Arriaga Antzokian, Calixto Bieitok zuzenduta; gainera, bakarlaria ere izan da, aipatu antzokian, Juan Crisóstomoren Stabat Mater lanean, Francisco Escuderoren Gernika operan, Musika Hamabostaldian, eta Fair Saturday reninaugurazio-ekitaldian, Bilbao Arenan.

Portada original de la edición del libreto.(Imp. Lib. y Encuadernación de Eléxpuru Hermanos Bilbao 1909).

LIBRETOA

Libreto originala

PDF-a deskargatu

 

Libreto berrikusia

PDF-a deskargatu

FLICKR

Logos EuskalOpera Maitena