SANTA ZEZILIA 2022

Bilboko Koral Elkarteak hainbat aitorpen banatuz ospatu du Santa Zezilia: zilarrezko eta urrezko dominak koralista beteranoenei, Maitena sariak BKE proiektuarekin lotura duten pertsona ezagunei eta lira ikonikoa izendatutako Ohorezko Bazkideei. Edizio honetan, azken hiru urteetako dominak banatu dira: zilarrezkoa Maider Gerrikabeitia, Unai Uriarte, Lorea Elorriaga, Markel Becerra, Jordi Martínez, Ana Teresa Martínez, Alfonso Mendizabal, Cuki Hinsch, Tirso Aparicio, Jose Luis Gallego, Jose Manuel Hernandez eta Juan Bilbaori, eta urrezkoa Urko Sangroniz, Argi Abásolo, Ramón Crespo, Aurelio Marroquín, Emilio Monleón eta Consuelo Callerri, Bilboko Koral Elkartean abesten emandako 10 eta 25 urteengatik, hurrenez hurren. Era berean, lagun bi hauen lanak Maitena saria jaso du: Mikeldi Atxalandabaso, tenorra, eta Erik Nielsen, BOSeko zuzendari artistikoa. Horrez gain, amaiera bikaina emateko, beste bi Ohorezko Bazkide izendatu dira: Arriaga Antzokia eta Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Ekitaldiko argazki guztiak Flickr-eko bilduma honetan eskuragarri:Ekitaldiko argazki guztiak Flickr-eko bilduma honetan eskuragarri:

SANTA ZEZILIA 22

 

Author Info

Nekane Díaz