BachVermut

Funtsezko arropa berritu dugu, bermuterako! 

Bach Bermuta, hilero hirugarren zapatu eguerdian, Madrilgo Auditorium Nazionalean. Ordubetez, Bachen musika entzuteko parada, areto sinfoniko ikusgarriko organoaz joa; ondoren, bermuta eta jazz-talde bat, zeinak era berean Bachen musika joz girotuko duen mokadua. Ondo baino hobeto gordetako plan itzela, datorren astean gozatzekoak ginena, gure Haurren Koruak lagundurik Alberto Sáez Puente organistarekin; dena prest genuen: autobus egokitua, banako logelak, babes-ekipamenduak.. baita jantziak ere! Alabaina, zuhurtziaz eta kontuz jokatzearren, 2022ko urtarrilerako uztea erabaki dugu. Hortaz, egin lekua agendan Bach ardatz duen, baina Saint-Saens, Brahms eta Fauréren pieza ederrak ere badituen egitarau zoragarria entzuteko. 

Ordura arte, estreinaldiaren spoiler-a egingo dizuegu: gure ekipamendu korporatibo berria, Uniformes Moyuak Bilbon dituen tailerretan egina. Kolore urdinxkako unisex tunika da, mahuka frantsesak eta mao-erako lepoa dituena, baita silueta atenporala ere, ondo ematen duena eta agertokian erosotasunez mugitzeko aproposa. Panama ehunez egina dago, kotoi-ehuneko handiarekin, transpirazioa ahalbidetzeko; poliester apur bat ere badu, ez dadin zimurtu.  Moldakorra da: alkandora itxia balitz bezala jantz daiteke, edo irekita, kasakaren azpian kamiseta bat jarrita casual chic estilo beteaz. Diseinu honek koruaren itxura bateratuko du, beraz, agertokian ikusteko irrikaz gaude!

Author Info

Coral de Bilbao