Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak trukea hasi du Leóngo Juventudes Musicales-eko Ángel Barja Gazte Abesbatzarekin. Interprete gaztez osatutako talde biek batera kantatuko dute bai Bilbon bai Leónen, zehazki Errenazimentutik gaur egunera bitarteko obraz osatutako musika-errepertorio askotarikoa.
Kontzertuak martxoaren 21ean eta 22an izango dira Leónen, MUSACen (Gaztela eta Leóngo Arte Garaikidearen Museoa) eta Industria Fakultatean; eta martxoaren 28an eta 29an Bilbon, Jesusen Bihotza elizan –Jesuiten egoitza– eta Guggenheim Museoko Atarian, TopARTE programaren barruan.
Proiektu honen helburua da Estatuko abesbatzen panoramako gazte-taldeen arteko harremanak sendotzea eta kultur trukea musikaren bidez sustatzea. Amaiera aparta emateko, koru biek hainbat obra abestuko dituzte batera, bateko eta besteko kideen artean sortutako adiskidetasunaren eta elkarlanaren erakusle.
