Koralak, Chorus Musicus Köln abesbatzarekin eta Das Neue Orchester orkestrarekin batera, G. F. Händelen “Koroazio Himnoak” bikain abestuz eman zion amaiera Musika-Música jaialdiari. Noiz edo noiz Korala zuzendu izan duen Christhoph Spering zuzendari alemaniarrak emaitza ikusgarria lortu zuen. Ia auditorium osoa beteta, publikoak emanaldia txalotu eta zoratu egin zen bukatzeko eskainitako Händelen “Mesias” obrako “Aleluia”rekin.