Bilboko Koraleko Haurren Koruak eta Euskeria Koruak 2017ko Gau Zuria girotuko dute
Zapatu honetan, ekainaren 17an, berriz ospatuko da Gau Zuria Bilbon. Urtero bezala, Bilboko Koral Elkarteak kultur egitarauan parte hartuko du. Ekitaldi paregabe eta magikoa, Bilboko gau zoragarria kontzertuz, erakusketaz, antzezlanez eta euskal tradizioz beteko dituena.
Aurtengo agertokia berriro izango da Santiago Katedraleko Arkupea, Alde Zaharrean. Haurren Koruak eta Euskeria Koruak tradizio bilbotarreko abestiz eta musikaz beteko dituzte Zazpi Kaleak, eta, hala, 22:00etatik aurrera, ilunabarra alaituko diete gerturatzen diren guztiei.
Kulturari omenaldia, familia osoarentzako hainbat jardueraz osatua, esaterako, dantza garaikideaz (Martzana Kaian), traineruez (Ibaian) eta sorpresa bisual apartez (Uribitarteko Pasealekuan edo Posta eta Bidebarrieta kaleetan).
Esteka honetan topatuko duzu gau berezi baino bereziago horretan Bilbon egingo diren jarduerei buruzko informazio guztia:
Bilboko Koralaren kontzertuen gaineko informazioa
Lekua: Santiago Katedraleko Arkupea
Emanaldiak:
- 22:00: Bilboko Haurren Korua (zuzendaria, José Luis Ormazabal) eta Bilboko Koraleko Euskeria Korua (zuzendaria, Urko Sangroniz)