Bilboko Korala Gertutik 2021

BILBOKO UDALAK GANBERA-MUSIKAKO 4 KONTZERTU PROPOSATU DITU EKAINEAN, “BILBOKO KORALA GERTUTIK” ZIKLOAREKIN
Emanaldietan, Bilboko Koral Elkarteko organoko, instrumentuerrepertorioko, gitarrako eta pianoko ikasleek parte hartuko dute, baita umeen abesbatzak eta abesbatza mistoak ere.
Bertoko talentuak gure uriko lau eliza musika koralez zipriztinduko ditu, entzuleen eta artisten segurtasuna bermatzeko higiene- eta osasun-neurri guztiak hartuta betiere.

Bilboko Udalak Bilboko Korala Gertutik zikloaren bosgarren edizioa antolatu du aurtengo ekainean. Ganbera-musikako ziklo honek lau kontzertu eskainiko ditu uriko zenbait barrutitan, Bilboko Koral Elkarteko koru- eta instrumentu-taldeetako hemengo interpreteekin.

Kontzertu hauek Deustun, Txurdinagan, Uribarrin eta Zorrotzan egingo dira. Beraien bidez, Udalaren asmoa da musika koralarenganako zaletasuna bultzatzea jendearen artean, eta kultura auzo guztietara hurbiltzea. Gainera, hemengo talentua eta Bilboko Koral Elkartearen irakaskuntzaren eta artearen alorretako lana erakutsi nahi ditu.

 

PROGRAMAZIOA
Uztailaren 12a, zapatua: 13:00etan.
El Salvador eliza, Uribarrin. Lehenbiziko kontzertua El Salvador elizan izango da ekainaren 12an, zapatua, 13:00etan. Leonardo Alonsok gidatutako gitarra-orkestraren eta musika-ikastegiko piano-ikasleen ikasturte honetako lana gozatuko dute Uribarriko bizilagunek.

Uztailaren 12a, zapatua: 20:15ean. Txurdinagako Santa Mónicako monasterioa. Egun berean, arratsaldeko 20:15ean, Alberto Sáez Puenteren organoko eta instrumentuerrepertorioko ikasleek Txurdinagako publikoa txundituko dute Santa Mónicako monasteriotik, Agustindar ahizpek ondo gordeta duten harribitxiarekin: Graafen zigiluko organoa.

Ekainaren 13a, domeka. 18:00etan. San Felicísimo eliza, Deustun Hurrengo egunean, ekainaren 13an, domeka, 18:00etan, solemnitatez jantziko da Deustuko San Felicísimo eliza, Gabriel Fauréren Réquiem Op. 48 lanarekin. Bilboko Koral Elkarteko helduen abesbatzak emango duen kontzertu hau –Enrique Azurtzaren zuzendaritzapean eta Alberto Sáez Puente organoan dela– Larraitz Navas sopranoaren eta Sabas Balanzategi baritonoaren debuta izango da.

Ekainaren 25a, barikua 20:00etan. Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren eliza. Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, zikloari amaiera emateko, hilaren 25a, barikua, 20:00etan, Jose Luis Ormazabalen ikasle gazteenen txanda izango da, Zorrotzako Mirarien Dominaren Gure Amaren elizan. Horrela, entzuleek Bilbotik munduko hainbat lekutara bidaiatuko dute umeen abesbatzako ahots zuriek interpretatuko duten errepertorio folklorikoari esker.

 

Sarrerari eta osasun-arauei dagokienez, indarrean dagoen araudia bete behar da. Sarrera doakoa izango da, edukia bete arte. Hasiera baino ordu erdi lehenago irekiko da atea. Ilara egin beharko da, segurtasun-tartea errespetatuz. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu.

 

AGENDA
12 | 13:00 | URIBARRI (El Salvador eliza) | Pianoko eta gitarrako ikasleak
12 | 20:15 | TXURDINAGA (Santa Mónicako monasterioa) | Organoko eta errepertorioko ikasleak
13 | 18:00 | DEUSTU (San Felicísimo eliza) | Bilboko Koral Elkartea
25 | 20:00 | ZORROTZA (Mirarien Dominaren Gure Amaren eliza) | Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatza

Udal ekimen honekin bat egingo du BM Supermercados taldeak, Bilboko auzoetan presentzia handia duenak.

Author Info

Coral de Bilbao