Bilboko Korala Gertutik 2024

UDALAK ETA BILBOKO KORAL ELKARTEAK BILBOKO KORALA GERTUTIK ZIKLOA BERRITU DUTE, JAIALDI-ERAN ANTOLATUZ ETA PROTAGONISMOA BERTAKO TALENTUARI EMANEZ

  • Zikloaren zortzigarren edizioan, doako sei kontzertu eskainiko dira Hiriko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean.
  • Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira.

Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu Hiriko hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean. Emanaldiak, hil horietako zenbait ostiral eta larunbatetan hiriko toki enblematikoetan egingo direnak, paregabeko kultur esperientzia izango dira bertaratzen direnentzat. 

Izan ere, Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta Bizkaiko hiriburuan dagoen bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira.

Zikloa maiatzaren 17an hasiko da, 20:00etan, Erruki Etxe Santuko Kaperan, Aureliano Valle eta Jesus Guridi orkestrak aurkeztuz, Bilboko Koral Elkartearen Musika-ikastetxeko ikasleek osatzen dituztenak.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, 18:00etan, Zabalako Conde de Aresti Egoitzan, gazteen Euskeria koruaren eta Bilboko Koral Elkarteko ikasleen gurasoek osatutako Alegro koruaren txanda izango da.  

Hirugarren emanaldia maiatzaren 24an, ostiralean, izango da, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiriaren Elizan, non Gorabide Koralak, Gaude Bizkaia Elkartearen Alai Abesbatzak eta Logroñoko Igual a ti koruak kontzertua eskainiko duten. Hirurak ere adimen-desgaitasuna duten pertsonekin aritzen dira, musikan beren talentua adierazteko beste modu bat aurkitzen dutenekin, hain zuzen ere. 

Beste kontzertu bat, Organo-ikasleena eta Kantu-ikasleena, zehazki, maiatzaren 31n izango da, 20:00etan, Alde Zaharreko Joan Santuen Elizan. 

Horrez gain, ekainaren 11n, 11:00etan, Erruki Etxe Santuko Kaperan, Basurtun, Eskolan Kantarik kontzertu zirraragarria eskainiko du, Basozelai Gaztelu, Tiboli, Mujika, Kontxa eta Scientia Bilbao Ikastetxea eskoletako koralisten eskutik.  

Azkenik, ekainaren 7an, 18:30ean, Santutxuko Ángeles Custodios Ikastetxeko Kaperan, Eskolan Kantarik beste emanaldi bat eskainiko du. Horrela, zikloari amaiera emateko ekitaldiko protagonistak etxeko txikienak izango dira, alegia, Bilboko Koral Elkarteak koru-prestakuntza ingurune zaurgarrietara eta irakaskuntza orokorreko ikastetxeetara eramateko garatzen duen gizarte- eta hezkuntza-proiektuko kideak. 

Author Info

Nekane Díaz