Zuzendariak
Enrique Azurza
2016ko apiriletik, Bilboko Koral Elkartearen zuzendari artistikoa da.
Kantu koral irakaslea Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxea-Musikenen, Enrique Azurza bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenetakoa da.
Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian eta Stockholmen, Anders Ebyrekin, Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Espezializazio-ikastaroak egin zituen Eric Ericsonekin eta Carl Høgsetekin.
1991n, Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketan. Musika Koralerako Nazioarteko Federazioak (IFCM) birritan gonbidatu izan du Musika Koralaren Munduko Sinposiora: Sydneyra 1996an eta Puerto Madrynera (Argentina) 2011n.
Egun, Tolosako Hodeiertz Korua zuzentzen du, hala nola musika garaikidean espezializaturiko KEA ahots-talde profesionala.
Euskal Herriko Unibertsitateko Korua zuzendu izan du (1999-2016), baita Kantabriako Koru Lirikoa-Santanderreko Jaialdien Jauregiko Korua (2011-2015) eta Kantu Koralaren Aragoiko Institutuko Korua (1993-2003) ere.
Zuzendari gonbidatua izan da RTVEren Koruan, eta Stockholmeko St. Jacob koruarekin aritu izan da.
Horiekin guztiekin, errepertorio zabala jorratu du, lehenengo sariak lortu ditu nazio-mailako eta nazioarteko lehiaketetan eta hainbat grabaketa egin ditu.
Zuzendaritza-ikastaro, hitzaldi eta mintegi andana eskaini izan du. Tolosako Nazioarteko Koru Lehiaketako musika-aholkularia da, bai eta Bartzelonako Mundu Sinposioa 2017koa ere, eta Ejea de Los Caballeros Ekitaldi Koralaren zuzendari artistikoa ere bai.
Epaimahaikide izan da nazio-mailako eta nazioarteko jaialdietan: Debrecen (Hungaria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) eta Hong-Kong (Txina).
Urko Sangroniz
Bilbon jaio zen 1976an. Oso goiz hasi zituen bere musika ikasketak, Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioan. Ondoren, “Juan Crisóstomo Arriaga” Kontserbatorioan sartu zen eta bertan amaitu zituen goi mailako ikasketak, kalifikazio onenak eskuratu zituelarik.
Bere musika ikasketetan biolinean espezializatu zen DanaBesedowsky, DanMitu, Saioa Lizaso, Rosa López, Carmen Gutiérrez, Eva Graubin eta Hiro Kurosakiirakasleekin, besteak beste eta musika Carmen Gutiérrez, Luis de Moura Castro eta EugenyGratch-ekin batera, besteak beste.
Koral zuzendaritzan formazioa eskuratu zuen Asturiaseko Koruen Federazioko (FECORA) irakasle Xabier Sarasola, Basilio Astúlez, Julio Domínguez eta Albert Alcaraz-ekin batera, etaEuskal Autonomia Erkidegoko Koruen Konfederazioko (EAE) Maite Oca, JoséRamón Gil Tárrega, Juan Luis Martínez, VascoNegreiros, Martin Schmitteta Enrique Azurza irakasleekin. Bere ahots-formazioa Nuria Orbea eta Marta Urbieta irakasleekin sakondu du.
Kontserbatorioko Koruaren eta Euskeria koruaren partaide izan da, eta 1997tik aurrera Bilboko Koral Elkartearen koru mistoaren partaide aktiboa da. 1999tik Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioko biolin irakaslea da eta bere lana aipaturiko Euskeria Koruaren zuzendari gisa eta elkartearen azpi-zuzendari bezala uztartu ditu 2007tik.
Jose Luis Ormazabal
Bilbotarra jaiotzez, gitarra eta kantu ikasketak egin zituen hiri honetako Goi-mailako Kontserbatorioan.
Bilboko Antzinako Musika Taldearen partaidea izan zen bere sorreratik desagertu zen arte.
Hamar urtean zehar CapillaPeñaflorida-ko kidea izan zen, kontzertu ugari eskaini zituztelarik.
Gaur egunean, Durangoko Doinuzahar Kamara Koruko zuzendari da.
Zuzendari eta bakarkako abeslari gisa grabazio desberdinetan parte hartu du.
Interpretazioa, txikienen Hastapeneko eta Musika Hezkuntza arloetako irakaskuntzarekin batera uztartzen du. Hala, 1992tik aurrera, Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioko Musika Hastapeneko Tailerraren koordinatzailea da eta baita Bilboko Frantses Ikastetxean musika irakaslea ere. Urte horretan bertan, aipaturiko elkarteko Kontserbatorioko Koruaren Prestatzaile lanetan hasi zen.1994ko otsailean koru horretako zuzendari gisa izendatu zuten.