Slide background
Slide background
Slide background

Zure seme-alaben garapen pertsonal eta sozial integrala nahi duzu? Formazio artistiko bat eskaini nahi diezu?

Haurrak hiru eta zazpi urteen artean hasten dira musikarekin harremana izaten, has zaitez gu ezagutzen behean klikatuta. Zure seme-alabak zazpi urte baino gehiago baditu klikatu “Irakaskuntza” atalean, horixe da zuen lekua Koralean.

Nola?

Lantzen diren oinarrizko arloak: kantua, entzunaldia, erritmoa eta mugimendua dira, modu ludiko eta dibertigarrian aurkeztuak.

Ikasleen adinaren arabera egituratzen da eta irizpide honek baldintzatuko du lanerako materialaren aukeraketa.

 

Noiz?

Musika hastapeneko taldekako saioek 45 minutuko iraupena dute, astelehen-asteazken edo astearte-ostegunetan. 7 urtetatik aurrera koral praktika gehitzen da.

Ikasturtean zehar instrumentu desberdinak ezagutzera emateko askotariko jarduerak antolatzen dira eta 5 urtetatik aurrera horietako bat praktikatzen hasteko aukera eskaintzen da.

Ikasturtean zehar entzunaldiak eta emanaldiak antolatzen dira eskoletan landutakoa erakusteko.

 

Non?

Informazio gehiago nahi baduzu, formulario honen bitartez kontaktatu dezakezu gurekin, 944167148 telefonora deituz edo info@coraldebilbao.com helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

Argibide Eskaera

    Zure izena (errekeritua)

    Zure email-a (errekeritua)

    Telefonoa (errekeritua)

    Zure mezua

    Pribatutasun-politika onartzen dut

    Bilboko Korala eta haurrak

    Bilboko Korala 1886an sortu zenean musika eta batez ere korala sustatzea izan da helburua nagusia. Musikaren izaera globalizatzaile hau eta berau ezagutzera ematea izan zen ondorenean, musika irakaskuntzarako zentro bat sortzeko arrazoi nagusia, 30 urte baino gehiagoko esperientzia metatuz.

    Musika hezkuntza bat

    Musikaren arlo artistikoaren baitan duen berezko balioaz gain, garapen pertsonal eta sozialaren garapena sustatzen du. Nola? Haurtzaroan musika ikasteak gaitasun intelektualak, adierazpenezkoak eta psikomotrizitatekoak perfekzionatzen ditu, bai eta arlo afektibo eta emozionalari dagozkionak ere. Komunikazio arte gisa, norbanakoa gizartearekin harremanetan jartzen du. Arreta, ordena, imajinazioa, hautematea, sormena, kritika, eta abar estimulatzen ditu.

    Musika ingurune aberatsean murgiltzea

    3 urtetatik aurrera, gure ikasleak musikaren gozamen eta ikaskuntzan hezten ditugu, musika hizkuntza eta adierazpen modu gisa sustatuz. Gure pedagogia jardueraren baitan, zentroko talde desberdinak helburu komun baten baitako proiektuetan txertatzen ditugu, jendaurreko emanaldien bidez. Emaitza ekintzez eta kontzertuz beteriko egutegia da, interpretari eta ikus-entzule gisa musikaz gozatzeko.

    Taldeko musika praktikak ere ezinbestekoak direla uste dugu eta praktika horietatik abiatuta artikulatzen da gure sistema pedagogikoa. Haurrek adin txikienetik hasita musikarekiko bizipen aktiboak izan behar dituztela uste dugu, musikaren interpretazio ostatua ezinbesteko elementua delarik.