Hiru aste joan dira dagoeneko errealitateak fikzioa gainditu zuenetik. Leihotik, hiri fantasma ikusten dugu, arima bakartiak bakarrik doaz mandatu azkar bat presaka egitera, hedabideek kopuru lazgarriekin bonbardatzen gaituzte, eta hutsune hau betetzeko inoiz baino gehiago bilatzen dugu babesa asebetetzen gaituzten gauza txikietan: sukaldaritza, dantza, zinema, literatura, josketa, pintura… eta, guk, musika.
Egun guzti hauetan gure ikasle, familia eta irakasleek egin duten lana nabarmendu nahi dugu, klaseak jarraitu dezaten egin duten ahalegin haundiagatik. Baita ere sare sozialetan jaso dugun feedbacka eskertu nahi dizuegu, gure proposameneei erantzunez eta urruntze fisikoan ere gertu mantenduz.
Nahiz eta egun hauetan isiltasuna den nagusi, ez ahaztu isiltasuna ere musikaren zati dala ¡aukera honetaz baliatu gaitezen gero inderbarrituta hasteko!