Euskeria Korua nazioarteko agertokietan ariko da, eta Gazteriaren Urtea ospatuko du, Eskozian

Bilboko Koral Elkarteko gazteen taldeak emanaldia eskainiko du Edinburgon, Fair Saturday ekimenaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Etxepare Institutuak babestuta

 

Edinburgoko Jaialdiak eta Fair Saturday mugimendu bilbotarrak, artearen balioespena sustatzen duenak, bat egin dute. Hala, egoki ikusi da euskal kulturaren baitako emanaldi bat eskaintzea Saint Andrews Fair Saturday 2018 abiatuko duen hasiera-galan.

 

Aldi berean, Eskoziak Gazteriaren Urtea ospatuko du; beraz, ez dago Bilboko Koral Elkarteko gazteen taldea baino hoberik, Hiribilduko koru-abeslarien harrobiaren erakusgarri, Fair Saturday jaialdiko ekitaldiak Edinburgon aurkezteko.

 

1985ean sortua, Bilboko Koral Elkarteko haurren koruaren eta helduen koruaren arteko zubi izan dadin, Euskeria Koruak, Urko Sangronizen zuzendaritzapean, errepertorio zabala kantatzen du, bai Errenazimentuko obrak bai musika garaikidea bai bien tarteko lanak. Hain dago konprometitua eta hain da langilea, ezen Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu  duen, Campos Elíseos Antzokian rock-abestiz osaturiko kontzertuak eskainiz, eta Euskeria goes pop CDa ere argitaratu du. Era berean, aurtengo apirilean, Ejea de los Caballeroseko 49. Koru Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, eta 2019ko Kantu Koraleko Sari Nazional Handirako sailkatu zen. Halere, lehiatu aurretik, Euskaltzaindiaren 100. urteurrena ospatzeko ekitaldietako oinarrizko korua izango da; Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik etorriko diren koru banarekin ariko da, eta, orain arte, hiru emanaldi berretsi dira, hiri eskoziarreko agertoki enblematikoetan:

 

‐ Edinburgoko Jaialdiaren Egoitza, 2018/10/26.

‐ Saint Giles Katedrala, 2018/10/27.

‐ Queen’s Hall, 2018/10/27.

 

Nazioarteko erakusleihoan aritu ahal izateak askotariko aukerak ekarriko dizkio Euskeria Koruari, eta, era berean, Eskozia eta Euskadi artean etorkizunerako harremanak erein ahal izango dira. Horrexegatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Etxepare Institutuak zalantzarik gabe babestu dute ekimena, talde gaztea Eskoziara joan dadin. Etxepare Institutuaren kasuan ekintza hau hurrengo urtean babestuko dituzten ekintzen aurrekaria da.

Euskal Leihoa Eskozian – Egitasmo hau Etxepare Euskal Institutuak Eskozian 2018 -2019 denboraldia irekiko duen Euskal Leihoan txertatzen da. Etxepare osatzen ari den kultur programa diziplina anitzaren bitartez, Eskozian euskarazko kultura eta euskal sortzaileen lana ezagutzera ematea da helburua. Horrez gain, euskal eta eskoziar sortzaileen arteko ezagutza zein trukea sustatu eta elkarkidetzarako aukerak sortu nahi dira.

Author Info

Coral de Bilbao