- ekitaldia hau amaitu da.
Bilbao Musika | voces de cercanía
7 November, 2021 | 12:00 pm - 1:00 pm
7€“HURBILEKO AHOTSAK”
José Rafael Pascual Vilaplana
Bilboko Udal Musika Banda
Bilboko Koral Elkartea
E. Azurza, zuzendaria
MASQUE op.44 (1968) – W. Francis McBETH (1933-2012)
LE BASOON FAIT SON CIRQUE (2017) – Maxime GOULET (1980) / Fagota + Arr. :Jordi Ripoll
- Le maitre de piste
- Le dompteur
- Le funambule
- Le magicien
- L’homme canon
- Le clown
- L’homme fort
TEMPUS VERNUM. Chorale Praeludium (2015) – J. Vicent EGEA INSA (1961)
GLORIA (1974) – John RUTTER (1945) / Arr. P. Noble
- Allegro Vivace. “Gloria in excelsis Deo”
- Andante “Domine Deus”
- Vivace e rítmico. “Quoniam tu solus sanctus”
PROGRAMAREN GAINEKO OHARRAK
Gizakiaren ahotsa da kreazioko musika-tresnarik perfektuena. Gizakiak bere ahotsarekin adierazi izan ditu mezurik ederrenak. Musika-tresnazko musikarekin, beti nahi izan du giza ahotsaren koloreak, testurak eta adierazkortasuna imitatu eta hedatu. Hala, bada, beti da hazteko unea eta artean komunioan sartzekoa bata eta bestea konbinatzea. Bilboko koral elkartearen eta gure udal bandaren arteko gertutasunetik sortu dira musikazko eta bizikidetzazko une batzuk, gure oroimen kolektiboan pozik gordetzen ditugunak. Gainera, gaur, badugu gurekin beste ahots gertuko bat, gure lankide Jordi Ripollena, zeina fagot irakaslea baita Bilboko Udal Musika Bandan, eta bakarlari arituko da bere obretako bat jotzen. Bi proiektuok bertan behera utzi ziren COVIDa dela-eta, eta hona hemen gaur, nola birsortu diren, gure instituzioarekiko hurbiltasunezko elementu gisa, zeinari, 125. urteurrena beterik pandemia izugarriaren erdian, ez baitzaio ahotsa iraungi.
Programa hasten da XX. mendeko banda-errepertorioko konposatzaile klasiko batekin, William Francis McBeth iparramerikar maisuarekin (Texas, 1933 – Arkansas, 2012). Masque obran, aditzera ematen digu, soinuz, XVI. eta XVI. mendeetan gorteetan izan zen jostagarria, non dramaturgia, balleta, akrobaziak eta kantua konbinatzen baitziren. Lengoaia artisau eguneratu eta engaiatu batekin, hizkuntz adierazkortasun oso berezi batera hurbiltzen gaitu. Obra hori Arkansasko State College delakoak agindu zuen, zeinaren bandak estreinatu baitzuen, Homer Brown maisuak zuzenduta.
Arlo anitzetako arte-gune honekin batera ekarriko dugu Le basson fait son cirque (2015) fagoterako kontzertua ere: musika-tresnazko antzerki moduan ematen da obra hau, eta bertan, bakarlariak zirkuko pertsonaien zenbait rol jokatzen ditu, birtuosismoaren eta dramaturgiazko komikotasunaren artean. Maxime Goulet kanadiar konposatzaile gazteak (Montreal, 1980) idatzi zuen partitura; Alan Belkin maisu ospetsuaren ikaslea izan zen Goulet, Montreal 1980 Montrealgo Unibertsitatean, eta Sherbrooke-ko Unibertsitatean konposizioko irakasle da gaur egun. Haren lana hainbat espezialitatetara hedatzen da, dela musika sinfonikoa, zinemarako eta bideo-jokoetarako soinu-bandak edo are opera ere. Kontzertu hau fagoterako eta orkestrarako sortua da, eta Michel Bettez fagot-jotzaile ospetsuari eskainia, zeinak Lavaleko Orkestra Sinfonikoarekin batera estreinatu baitzuen partitura, Alain Trudelen zuzendaritzarekin. Gaur estreinatzen dugun banda-bertsio baimendua gure lankide Jordi Ripollek osatu du; fagot jotzaile bakarlari moduan jardungo da bera.
Bilboko Koral Elkartearen lankidetzarekin, zeina Enrique Azurza jaunak zuzentzen baitu, bi obra sinfoniko koral joko ditugu hurbiltasunezko zidor honetan. Haietako lehena J. Vicent Egea jaunaren obra bat da (Cocentaina, 1961), zeina dagoeneko aritua baita zuzendari gonbidatu gisa Bilboko Udal Musika Bandarekin hainbat alditan, eta zeinari, gaur, omenaldi txiki bat egingo baitiogu bere hirurogeigarren urteurrenean eta Iruñeko La Pamplonesa udal bandaren buru moduan egin dituen hogeita bost urte honengatik. Tempus Vernum koru-preludio bat da, latinezko testua duena, Santa Maria de Ripoll monasterioan aurkitutako Carmina Rivipullensia kantutegiko 1047. eskuizkribukoa. Tradizio goliardokoa da, eta fonetika biziki erakargarria du. Testutik etorri zitzaion Egeari partiturarako inspirazioa, eta Iruñeko Orfeoiaren 150. urteurrenaren kariaz ondu zuen. Korurako eta orkestrarako jatorrizko obra Iruñeko Baluarte auditorioan estreinatu zen, Iruñeko Orfeoiaren eskutik, eta San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestrak lagunduta, Valery Gergiev zuzendari entzutetsuaren zuzendaritzapean.
Eta programa bururatzeko, oratorio ezagun bat prestatu dugu, John Rutter egile ingeles sonatuarena (Londres, 1945), XX. eta XXI. mendeetako koru-musikako figurarik funtsezkoenetako batena. Gloria obra, Mel Olson-ek aginduta idatzi zuen, eta konposatzaileak berak zuzendu zuen estreinaldia Omahan, Nebraskan, 1974an. Jatorrizko partitura koru mistorako, metalezko tresnetarako, perkusiorako eta organorako dago idatzia, eta badu bertsio bat orkestrarako ere, eta baita bandako musika-tresnetarako bertsio egokitu bat ere, Paul Noble amerikar maisuarena, eta hori da gaur hemen joko duguna. Latindar mezako Gloria liturgia-testua hiru zatitan banatzen da hemen, sinfonia-egituraren arabera. Poulenc, Stravinsky edo Walton musikarien eragina nabarmentzen zaiolarik, kantu gregorianoaren kutsuak erabiltzen ditu eta partitura eklektiko bat iristen horrela, badakiena oso era landuan konbinatzen gizakiaren ahotsa musika-tresnen tinbrea.
Ahotsak eta antzerkiak musikarekin duten gertutasuna goresten dugu, beraz. Zeren eta ez baitago mugarik arte-adierazpenerako, eta era bateko eta besteko elementuak elkarrekin lotuta komunikazio-molde berriak sorraraz baitaitezke. Bedi gure espiritua iragazkor, eta goza dezagun gertuko dibertsitatea.
José R. Pascual-Vilaplana