Fair Saturdayko inaugurazio-ekitaldiaren aurkezpena

Gaur, irailaren 20an,asteazkenean, Fair Saturday 2017ko inaugurazio-ekitaldiaren prentsaurrekoa egin da Bilboko Koral Elkarteko egoitzan. Bertan egon dira Lorea Bilbao euskara eta kultura saileko foru-diputatua, Nekane Alonso Bilboko Udaleko kultura saileko zinegotzi ordezkaria, Igor Yebra nazioarteko dantzaria, Ibon Aranbarri Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia, Yaiza Arrizabalaga UPV/EHUko Abesbatzaren ordezkaria, Saioa Eibar Fair Saturdayko fundatzailea eta Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkartearen gerentea.

 

Azaroaren 24an irekiko da  Fair Saturdayko hirugarren edizioa Zorba el Griego balletarekin, Mikis Theodorakisek konposatua eta Lorca Massineren koreografiarekin. Musikari dagokionez, Bilboko Koralak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren instrumentisten eta UPV/EHUko Abesbatzaren ahotsen laguntza izango du. Gainera, tokiko musikari-zerrenda itzel honekin batera igoko da oholtzara Igor Yebra nazioarteko dantzari bilbotarra, zeinak ziurtatu duen beti bezala dena emango duela, eta ekitaldia “paregabea eta errepikaezina” izango dela. Bai bere ibilbide profesionalagatik bai Fair Saturdayren egungo egoeragatik, bertaratutakoentzat emanaldi ahaztezina izango dela iragartzeko moduan gaude. Zalantzarik gabe, Ibon Aranbarrik aipatu duen moduan, “bikainak” eta “oso lagun onak” diren artista horiekin lan egiteko desiratzen gaude; azken batean, Iñigo Alberdik zehaztutakoaren harira, Bilbon “ez da batere ohikoa gozatu ahal izatea orkestraz eta zuzeneko abesbatzaz lagundutako horrelako espektakuluez”.

 

Era berean, kulturaren bidez etorkizun hobea sortu nahi duen mundu-mailako mugimenduari ekarpenena egin ahal izateko ilusio handia dugu; izan ere, Lorea Bilbaok esan duenez, “kultura irekitzeak aberasten gaitu, eta balioa eransten digu gizarte gisa. Fair Saturday kulturaren, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko apustua da”. Halaber, Nekane Alonsok honakoa gaineratu du: “Bilbon sortutako proiektua den eta dozenaka hirietara zabaltzen ari den heinean, Fair Saturdayz harro gaude”. Oso espektakulu berezia, hain zuzen ere, eta hainbat arrazoirengatik; izan ere, Saioa Eibarrek esan duen moduan Zorba el Griego balletaren  etekin guztiak Barrera Ikusezinak kultura mezenasgo programan inbertituko dira gizarte-bazterketa arriskuko ingurunetako haurrak laguntzeko”. Oso egitasmo berezia, eta  galdu ezin duzuen ikuskizuna.

 

Ez zaitez sarrerarik gabe gelditu!
Author Info

Coral de Bilbao