GABONETAKO SOINUAK 2019

Bizkaiko ahots zuriek musika jarriko diete Gabonei Gabonetako Soinuak kontzertuan

2019ko abenduaren 14an, larunbatean, Gabonetako kontzerturik ezagunena emango dute, haurrak protagonista eta haurrei eskainia. Kontzertuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta “la Caixa”-ren laguntza izango du

Eskolan Kantari eta Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko umeak berriz bilduko dira, hamargarren urtez jarraian, Gernikako Gaudeamus Koraleko eta Leioako Kantika Koraleko haurrekin, Euskalduna Jauregiko agertokian

Bilbon, 2019ko abenduaren 5ean. Gabonetako Soinuak, Bilboko Koral Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta “la Caixa”-ren laguntzarekin antolatzen duen kontzertua, data garrantzitsua da euskal abendualdian. Aurreko edizioetan izandako arrakastarengatik laudatua, Bizkaiko talenturik gazteenak abestuz ospatuko ditu berriro Gabonak, Bilbon.

Aurkezpenean, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura sailburuak azpimarratu du Gabonetako Soinuak maila handiko kontzertua dela, non kalitate handiko ahots zuriek argi eta garbi erakusten diguten talentua bizirik dagoela Bizkaian, lurraldeko ahotsek badutela etorkizuna, zalantza barik, eta horren adierazgarri gaur aurkezten ari garen musika-ekitaldi hau dela, gaztetasuna, talentua eta kalitatea bat eginda.

Era berean, CaixaBanken Erakundeen Zentroaren zuzendari Bizkaian Elena Abandok nabarmendu du “la Caixa” Banku Fundazioak 43,6 milioi euro eskaini zizkiola iaz, CaixaBanken bulegoen bidez, tokiko gizarte-proiektuak laguntzeari. Euskadiko kasuan, 2018an 1.376.464 € izan ziren, eta diru horrekin 247 ekintza burutu ziren. Gizarte Ekintza Deszentralizatua deritzonaren bidez, tamaina txiki, baina garrantzi handiko proiektuek laguntza jasotzen dute finantza-erakundeak jarduten duen lurraldeetan, eta “la Caixa” Banku Fundazioak antolatzen dituen programa handiak osatzen dira. Fundazio hau Estatuko lehenengo pribatua izan zen, eta munduko garrantzitsuenetakoa da; 2019an, 545 milioi euroko aurrekontua izan du.

Azkenik, Bilboko Koral Elkarteko kudeatzaile Iñigo Alberdik adierazi du kontzertu honetan, abeslarien ahots-kalitatea bikaina izateaz gain, hainbat esparrutako ehunka gazte biltzen direla agertokian. Giro jatorreko baterako kantua, entzuten duen orori energia positiboa kutsatzen diona.

Kontzertuari hasiera emateko, Bilboko Koral Elkarteko ahots gazteenek Fum, fum, fum, A la nanita nana, All is calm sleep in peace eta I’m goin’ up a yonder kantatuko dituzte, Alberto Sáez Puente pianistak lagunduta; eta, ondoren, Eskolan Kantariko hirurogeita bost koralistarekin batera, Kanta Gabon Kanta, Feliz año nuevo eta Siyahamba. Koralista horiek Egiluze ikastetxeko, Basauri Basozelaiko eta Deusto Eskolako ikasleak dira, eta ikastetxeok Bilboko Koral Elkartearen gizarte- eta hezkuntza-programan izena emanda daude. Jarraian, Jose Luis Ormazabalek Julia Foruriari emango dio zuzendari-makila, eta Jon Artetxek pianoaz, Nerea Quincocesek bateriaz, Gorka Arangurenek tronpetaz, eta Olatz Telletxea bakarlariak eta Gaudeamus Koraleko ahots guztiek lagunduta, Gabonetako berezko egitaraua garatuko dute: Ela-ela, Birjina maite, Nobody knows the trouble i’ve seen, Adeste fideles eta All I want for Christmas is you.  Gero, Kantika Koralak, Basilio Astulezek zuzenduta, eta Itxaso Sainz de la Maza pianoaz, Ander Lekuek perkusioaz, Iratxe Ceak txirulaz, eta  Ninbe Solana eta Maider Biguri bakarlariek lagunduta, Riu riu chiu, Noël des enfants, A puppet’s dream, Non degu, non?, Flowers eta Wau Bulan obrak kantatuko ditu. Azkenik, hiru talde nagusiek batera Villancico tropical abestuko dute, eta, Eskolan Kantarirekin batera, entzule guztiak Hator, hator abestera animatuko dituzte.

Egitarauan, ibilbide zabala egiten da lurralde eta garaiei dagokienez, eta, hala, Gabonetako epeltasun berezi horrek Euskalduna Jauregian izango den bi mila entzule pasatxo bilduko du. Kontzertu honetan, txikienen ilusioak helduak kutsatzen ditu, eta Xabier Madariagaren eskutik, hark bideratuko baitu ekitaldia, publikoak giro magikoaz gozatu ahal izango du. Sarrerak salgai daude dagoeneko, bai leihatila fisikoan bai birtualean (https://www.euskalduna.eus/eventos/gabonetako-soinuak-2019/), 5,5 € eta 16,5 € bitartean.

Author Info

Nekane Díaz