GABONETAKO SOINUAK 2024

Bizkaian Gabonei ongietorria egiten dien magia korala

Bilbon, 2024ko abenduaren 5ean- Datorren abenduaren 22an, 19:00etan, Euskalduna Auditorioan Gabonetako Soinuak kontzertuaren hamabosgarren edizioa egingo da. Gabonetako ekitaldi klasikoa Bilboko Koral Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren, “la Caixa” Fundazioaren eta CaixaBanken laguntzarekin. Irrikaz espero izaten den kontzertuak Bizkaiko ahots gazte nabarmenenak biltzen ditu urtero, tradizioa, talentua eta festa-espiritua uztartzen dituen esperientzia aparta eskaintzeko.

 

 

Oraingoan, kontzertuan Eskolan Kantari proiektuan parte hartzen duten eskola-koruek, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruak eta Leioa Kantika Korala ospetsuak, bere bikaintasun artistikoagatik nazioartean aitortuak, abestuko dute. Gabonetako Soinuak-ek askotariko piezaz osatutako errepertorioa eskainiko du, kontu handiz hautatua, hala pieza tradizionalak nola gaur egungo moldaketak, Bizkaiko musika- eta koru-aberastasuna ospatzeko.

Ekitaldia, Xabier Madariaga kazetariak gidatuko duena, bere kalitate artistikoagatik ez ezik, bere hezkuntza- eta gizarte-izaeragatik ere nabarmentzen da. Eskolan Kantari-ren bidez, Bilboko Koral Elkarteak ikastetxeetan koru-ikaskuntza eta -jardunbidea sustatzen du, baita hainbat balio ere gazteenen artean, hala nola lankidetza, diziplina eta sormena. Proiektua musika koralaren eta hezkuntza-komunitatearen arteko zubia da, integrazioa eta garapen pertsonala musikaren bidez bultzatzen dituena. Edizio honi Deusto Eskola, Tiboli Eskola, Scientia Bilbao Ikastetxea eta Basozelai Gaztelu Eskola ikastetxeek emango diote hasiera.

Kontzertua Dringilin Dron eta Navidad, Navidad kantekin hasiko da, gero Ponpiola eta ¡Viva la Navidad! etorriko dira, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruak Eskolan Kantari-rekin batera abestuz. Ondoren, Jose Luis Ormazabalen zuzendaritzapean, Mary sat a Rockin’ eta Oye. Leioa Kantika Koralak, Basilio Astulezek zuzenduta, errepertorio zabala eskainiko du: Springdans fra Vestfold, Ubi Caritas, Lao Rahal Soti eta Ukuthula, baita The Rose, Apple tree eta Neguko Izpiak ere, hari-instrumentuen laukote batek eta bakarlari nabarmenek lagunduta. Kontzertuari amaiera emateko, Cantemos a María eta Hator, hator  tradizionalak abestuko dira, koru-bikaintasunaren eta Gabonetako espirituaren ospakizun hutsa.

Sarrerak, 15 €-ko prezio bakarrean, Euskaldunako leihatilan eta haren webgunean daude salgai. 200 ahots baino gehiago batuko dira ospakizun honetan, zalantzarik gabe auditorioa Gabonetako magiaz bete eta publiko guztiarentzako ikuskizun ahaztezina eskainiko duen kontzertuan.

Author Info

Nekane Díaz