LIDE TA IXIDOR

ERRESEINA HISTORIKOA

Santos Inchausti, Mungiako zuzendari eta konpositorea, Bilboko Koral Elkartearen jaiotzaren lekuko izan eta, 1898an, Aureliano Valleren agindupean, elkarteko zuzendariorde bilakatu zen. Haren Lide ta Ixidor lanak, koru-erakundeak eskatu zionak, ez ditu abertzaletasunaren ideariotik gertuko antzerki lirikoaren ohiko ezaugarriak; hain zuzen ere, testuko gaztelaniaren eta euskararen arteko nahastea “Bilboko dialektoa” zelakoaren adibide izan zen. Bere garaian, konposizioak kritikak eragin zituen, zenbaiten ustez libretoa pobrea zelako eta ez zuelako antzerkirako baldintzarik betetzen. Hala ere, premiére-aren ondoren, publikoak beste emanaldi bat eskaintzeko eskatu zuen, arratsaldeko ordutegian haurrentzat, eta erabateko arrakasta izan zuen. Estreinaldiaren ondoren beste hiru emanaldi egin ziren, eta hurrengo urtean berriz egon zen ikusgai, ziurrenik bi ekitalditara murriztuta, izandako oihartzun xumearen erakusle. Nolanahi ere, kritikak haurren koruen garrantzia nabarmendu zuen, bai eta Koral Elkarteko gazteek erakutsitako maila handia ere, bai alderdi musikalean bai dantzaren sinkronian bai Eloy Garayren jantzi eta dekoratuen aberastasunean.

ARGUMENTUA

Istorioa Gabonetan gertatzen da, Bizkaiko Zubialde jauregitik gertuko baserri batean, eta, zalantzarik gabe, Humperdink-en Hänsel eta Gretel obran oinarrituta dago, Jesusen jaiotza eta Errege Magoen etorrera eta guzti. Lide eta Ixidor neba-arrebak bakarrik daude etxean, mahai-tresnak txikitu, eta afariko ardoa isuri dute. Gurasoek zein zigor jarriko dieten asmatu nahian dabiltzala, atso batek etxeko atea joko du; haurrek, sorgina delakoan, ez diote irekiko. Halere, atsoak etxean sartzen utz diezaioten konbentzituko ditu. Haren magalean lokartuta daudela, bat-batean jauregi batean agertuko dira neba-arrebak, jantzi dotore-dotoreak soinean. Gainera, ametsean hagaxka magiko bat dute, eta harekin opil handi-handi bat agerraraziko dute. Jaten hasiak direnean, tarta barrutik Satanito azalduko da, katu bihurtutako deabrua, neba-arrebei kalte egiteko asmoz. Ixidorrek hura uxatu, eta jauregira neba-arreben lagunak helduko dira. Haiek ere opila jaten hasiko dira, eta Satanito berriz agertuko. Ixidorrek berriro uxatuko du. Denak lorategian daudela, maitagarri urdin bat agertuko zaie, eta haren atzean Jesusen jaiotza eta Ekialdeko Erregeen etorrera. Orduan, Lide eta Ixidor esnatu eta berriro baserrian daudela jabetuko dira. Atsoarekin haserre daude, ez dutelako zer afaldu, baina hark lasaitu egingo ditu; antza denez, gurasoak itzultzen direnerako, mahaia jaki goxoz beteta egongo da. Lidek eta Ixidorrek eskerrak emango dizkiote.

Cuadro de Manuel Losada Fiestas de Bilbao 1920 - 30

Manuel-Losada,-Fiestas-de-Bilbao-(hacia-1920—1930).-C

FITXA ARTISTIKOA

Bilboko Koral ElkarteaJose Luis Ormazabal, Haurren Koruaren zuzendariaEnrique Azurza, Koru Sinfonikoaren zuzendariaEuskadiko OrkestraJuan José Ocón, zuzendariaMarta Ubieta, sopranoa (Lide)Maite Maruri, mezzosopranoa (Ixidor)Olatz Saitua, sopranoa (Atsoa)Larraitz Navas, sopranoa (Maitagarria)Gorka Unamuno, tenorra (Satanito)Amaiur Zabaleta / Aritz Lekerika / Loli Hernández, errezitazioak

 

Bilboko Koral Elkartea 1886an sortu zen, musika sustatzeko helburuz, bereziki musika korala. Egun, hiru koru (haurrena, gazteena eta helduena), musika irakasteko zentro bat, eta eskola- eta gizarte-koruen sare bat biltzen ditu; proiektu honetan, 1.000 lagunek baino gehiagok parte hartzen dute. Euskal kultura kanpora zabaltzeko nahi argiarekin, Bilboko Koral Elkarteko taldeak Espainiako ia orkestra guztiekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin batera aritu izan dira. Lurraldetik kanpoko ibilbide luzea euskal musikagileen lanari eskaintzen dion arreta bereziarekin uztartzen da, eta tokiko agertokietan ohiko taldea da. Hainbat sari jaso ditu bere lanagatik, hala nola Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina eta Bilbo Hiriko Urrezko Domina.

 

Euskadiko Orkestra 1982an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak herrialdeko orkestra gisa sustatuta, musika ondasun partekatua den gizartean, guztion ondare aberatsa, eta orkestra haren gordailua, zeinak, aldi berean, ondare hori dibulgatzeko eta sustatzeko konpromisoa duen. Egun, erreferentziako talde sinfonikoa da Estatu osoan, bere komunitatean izugarri finkatutako taldea; bere garaiko orkestra, zorroztasun-maila handi-handikoa eta garai guztietako musika sinfonikoaren hedapenarekin konpromiso tinkoa duena, baina euskal musikaren sorkuntzari eta hedapenari arreta berezia eskaintzen diona, hala gure mugen barruan nola kanpoan.

 

Juan José Ocón musikari donostiarrak pedagogiarekin uztartzen du orkestra-zuzendari jarduera. Oso konprometitua dago lurraldeko musikari gazteen prestakuntzarekin, Donostiako Udal Musika Eskolan irakaslea da, hiri horretako merezimenduaren domina ere badu, eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) irakaslea eta, hogei urtez, EGOko (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Zuzendari Artistiko Titularra izan da. Horrez gain, A Coruñako Udal Bandako titularra izan da, eta Bilboko Udal Bandan, La Pamplonesa Bandan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Euskadiko Orkestran, Galiziako Orkestra Sinfonikoan, Les Artseko Orkestran, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoan, Bratislavako Orkestra Filarmonikoan, Moraviako Orkestra Filarmonikoan eta Letoniako Orkestra Nazionalean gonbidatua, besteak beste. Mundu korala ere ezagutzen du, eta euskal abesbatza nagusiak zuzendu izan ditu: Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza, Andra Mari Abesbatza, Landarbaso Abesbatza, etab.

 

Marta Ubieta soprano bilbotarrak Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan egin zituen kantu- eta piano-ikasketak, non notarik onenak eta karrera amaierako kantu-saria eskuratu zituen. Abeslari-ibilbidea Anabe Hernándezekin hasi zuen, Bilboko Koral Elkartean -egun, espezialitateko irakaslea da bertan-, eta, ondoren, Italian Gianni Mastinorekin eta Frantzian M. Downing Whitesellekin jarraitu zuen. Lehiaketetan saritua izan da, eta La Caixa Fundazioaren eta Gran Teatro del Liceuren bekak jaso ditu. Kontzertu ugari ematen ditu lurralde espainiar osoan zehar, eta opera-agertokietan parte hartu ohi du, hala nola ABAOn, Madrilgo Errege Antzokian, Oviedoko Campoamorren, Valladolideko Calderónen, Sevillako Maestranzan, Bilboko Arriagan, Bartzelonako Lizeoan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Santanderko Nazioarteko Jaialdian, San Lorenzoko Jaialdian, Granadako Nazioarteko Jaialdian, etab. Orobat, Naxoserako eta Opus Arterako grabatu du, Juanjo Menaren eta Ivor Boltonen zuzendaritzapean, hurrenez hurren.

 

Plentziako Maite Maruri mezzosopranoak Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, eta ESCM – Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan jarraitu zuen ahots-hezkuntza. Ondoren, Felix Lavilla maisuarekin ikasten eta, besteak beste, Teresa Berganza eta Sophie Koch abeslarien maisu-eskolak jasotzen jarraitu zuen prestatzen. Logroño Hiria Nazioarteko Kantu Lehiaketaren irabazlea izan da, eta Estatuko agertoki nagusietan aritu da, Madrilgo Teatro Realen, Bartzelonako Lizeoko Antzokian, Las Palmasko Pérez Galdos Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian eta Madrilgo Auditorium Nazionalean, kasurako, baita atzerrian ere, non Nizako Opera Antzokia eta Parisko Pleyel aretoa nabarmentzen diren. Era berean, bere ibilbidean, oratorio eta kontzertu ugaritan bakarlari parte hartu du, besteren artean Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta OCNEk lagunduta.

 

Olatz Saitua soprano bilbotarrak Deustuko Ikas-Ume eta Bilboko Koral Elkarteko abesbatzetako kide zela ekin zion bere ahots-ibilbideari, Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan gitarra- eta kantu-ikasketak egin bitartean. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu ondoren, kantu-ikasketak Carlo Bergonzirekin hedatu zituen, Sienako Accademia Chigianan eta Bussetoko Accademia Verdianan, eta Wilma Lippekin, berriz, Salzburgoko Mozarteumen, non opera-espezialitateko gradua eskuratu zuen. Hainbat denboraldiz, konpainia egonkorretako kidea izan zen: Salzburgoko Landestheater, Esssengo Aalto Theater, bai eta ekoizpen handietan ere, Gran Teatro del Liceun, Madrilgo Errege Antzokian, ABAOn, Oviedon, A Coruñan, Valladoliden, Tenerifen, Cosenzan, Jesin, Gelsenkirchenen, Florentzian edo Bonnen. Nabarmentzekoa da arlo sinfonikoan talde nagusiekin (Bilboko Udal Banda, BOS, Euskadiko Orkestra, ORTVE, OCNE) egin duen ibilbidea. Kantaldi ugari eskaini ditu pianoaz eta gitarraz lagunduta, eta euskal musikaz osatutako diskoak grabatu ditu.

 

Galdakaoko Larraitz Navas sopranoak eskusoinu- eta kantu-gradu profesionala eskuratu zuen Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorioan. Egun, Deustuko Unibertsitatean hezkuntza eta gizarte-laneko gradu bikoitza lortu ondoren, Bartzelonako Fundació Conservatori Liceun jarraitzen ari da kantu-prestakuntza. Goi-mailako irakaskuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Musika Bekak eta Ferrer-Salat Bekak finantzatuta dago. Halaber, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, A kategoriako bigarren saria eta B kategoriako ohorezko aipamena lortu ditu. Gaztea izan arren gizarte-arloko zereginak eta jardun artistikoa uztartzen ditu, eta nabarmengarriak dira Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioko orkestrarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera bakarlari emandako kontzertuak, ABAO Txikiko eta Más que Óperako ekoizpenetan, TopLirik topaketan edo Musika-Música Jaialdian parte hartu izana, Amadeus Bilbao Musika elkartean gazteen irakasle jardun izana, eta larrialdi humanitarioei aurre egiteko eta hala inoren kargura ez dauden adingabeak nola etxerik gabeko pertsonak hartzeko zentroetan egindako praktikak.

ARCHIVO FOTOGRÁFICO EN FLICKR

Fotos de los ensayos, presentaciones, conciertos…
Logos patrocinadores Lide ta Ixidor