Euskalduna Jauregiak “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatu zuen leihatilan Bach eta Händeli eskainitako pasa den Musika-Música Jaialdian. Bilboko Koral Elkarteak eta BOSek, Robert Howardek zuzenduta, G. F. Händelen “Mesias”en pasarte-sorta jo zuten jendez beteriko auditoriumean. Martxoaren 6an hasitako musika-maratoiak iraun zuen hiru egunetan, hirurogei kontzertutik gora eman ziren. Hau izan zen Bilboko Koral Elkarteak jaialdi berezi honen XIV. edizioan betetako hiru konpromisoetariko lehena.