NEGUKO DISTIRAK

BM SUPERMERKATUEK Aspanovasen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko dute, Neguko distirak izenekoa, eta bertan, Eñaut Elorrietaren eta Idoia Asurmendiren abesti berriak aurkeztuko dira. Ken Zazpiren sortzailea eta euskal kantautorea, etorkizun handikoa, Euskaldunako eszenatokira igoko dira Fernando Velázquez konpositorearen gidaritzapean, hogeita hamar bat euskal musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko ahotsek lagunduta. Kontzertu horrek bi abeslarien abesti berriez gozatzeko aukera emango digu, baita getxotarrak parada honetarako konposatutako bertsioez ere, zenbait moldaketa koral egin ondoren. Negu honetan nabarmenduko diren melodien artean, honako hauek ditugu: Harbide zilar bat, Ez dago ezer, Lo kanta, Haizea, Eguzki argitan… baita Hator hator gozo bat ere, inoiz entzun ez den bezalakoa.

Eñaut Elorrieta (Gernika-Lumo, 1975) Ken Zazpi talde euskaldunaren sortzailea eta abeslaria da. Talde horren biografian ditugu, besteak beste, Atzo da bihar (2001), Argiak (2007) edo azkeneko diskoa, Phoenicoperus (2015). 2013an, bide berri bati ekin zion, eta bere bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen, Deserriko kantak; 2019an, bigarrena argitaratu zuen, Irteera Argiak. Ordudanik, bi alderi horiek uztartu ditu, bakarkako artista gisa eta Ken Zazpiko kide gisa, eta kontzertu-bira garrantzitsua egin du hainbat areto eta antzokitan.

Idoia Asurmendik (Aramaio, 2000) bere lehen diskoa argitaratu zuen, Ilun eta Abar, 2020ko grabazio entzutetsuenetako bat, eta 40 kontzertuko bira egin zuen hiru astetan. Euskadiko Orkestrarekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin Viejo refranero argitaratu ondoren, lurraldeko aretoetan bira bat egitea aurreikusten du, hala nola Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Kafe Antzokian edo Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, baita Madrilgo beste eszenatoki batzuetan ere. Karrera meteorikoa, etorkizun handikoa.

Fernando Velázquez (Getxo, 1976) zinema, telebista eta antzerkirako musikagilea da, kontzertu-musikaren sortzailea eta orkestra-zuzendaria. Film hauen soinu-bandak konposatu ditu, besteak beste: Lo Imposible, Ocho apellidos vascos, El orfanato eta Un monstruo viene a verme (Goya sari bat irabazi zuen azken horrekin). Duela gutxi, musika idatzi du HBO, Warner eta Netflixeko hainbat film eta telesailetarako, duela gutxi goraipatutako Patria telesailerako, adibidez. Horrez gain, honako hauek zuzendu ditu: Londresko Philharmonia, London Metropolitan, Txekiar Errepublikako Orkestra Nazionala, Budapest Radioko orkestra, eta RTVEren, Bilboko, Euskadiko, Extremadurako, Galiziako, Madrilgo Erkidegoko, Nafarroako, Murtziako, Asturiasko Printzerriko eta Sevillako orkestra sinfonikoak, besteak beste. Azken urteetan, Espainiako orkestra publikoekin grabatu ditu bere ekoizpen gehienak, eta ahalegin pertsonal handia egin du zentzu horretan.

Author Info

Nekane Díaz