Gure egungo zuzendari nagusiak, Iñigo Alberdik, laster hartuko du BOS – Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza nagusia, Ibon Aranbarriren ordez. Aranbarrik erretiroa hartuko du, erakunde sinfonikoaren zuzendari gisa ibilbide ezaguna egin ondoren.
Izendapen hori Bizkaiko Foru Aldundiak egin du, eta Bilboko Koral Elkartearen zuzendaritzan bederatzi urte hauetan egindako lanaren aitorpen garrantzitsua da. Izan ere, bederatzi urte horietan, gure erakundearentzat hazkunde-, irekiera- eta proiekzio-etapa bat finkatu da.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiogu bere konpromisoagatik, ikuspegi estrategikoagatik eta erakundearen esparru guztiekiko hurbiltasunagatik, eta onena opa diogu etapa profesional berri honetan. Ez daukagu zalantzarik gure proiektu komunarekin lotura estuan jarraituko duela.
Laster, errelebo-prozesuaren berri emango dizuegu, etorkizunari eta partekatzen ditugun balioak sendotzeari begira.
Eskerrik asko gure elkartearen parte izateagatik.