Beste behin, Piano Week asteak musikaz beteko du gure egoitza, pianoa agertokiaren erdira dakarren programarekin. Aurten, ekimeneko hitzordurik berezienetakoaz gurekin batera gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu: Europaren aldeko Kontzertua, Leonel Morales pianista ospetsuak eskainiko duena. Martxoaren 14an izango da, ostiralean, 19:30ean Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Chopinen, Beethovenen eta Stravinskyren obrez osaturiko errepertorio eder-ederraz gozatzeko aukera aparta. Gainera, gazteenek une berezia bizi ahal izango dute kontzertuaren ondoren, pianista ezagutu eta emanaldiaren oroigarri bat eraman ahal izango baitute.
Baina Piano Week askoz gehiago da, eta astea gurekin batera bizi dezazuen nahi dugu, gure egoitzan, komunitate osoarentzat pentsatutako kontzertu hauekin gozatuz:
Aparteko hirukotea (martxoak 15, 19:30): Uxue Filibik, Daniel Bertomeuk eta Eugenia Sánchezek, nazioartean jotzen duten hiru pianista gazteek, beren birtuosismoa erakusteko errezitala eskainiko dute.
Pianoa familian (martxoak 16, 12:00): gure hitzordu maitagarrienetakoa: BKEko ikasleak beren familiekin batera igoko dira agertokira eta, belaunaldiarteko kontzertuan, musikaren magia elkarrekin biziko dute.
Sonatxiki (martxoak 18, 19:00): Bilboko Koral Elkarteko txikienek ilusioz erakutsiko digute, grinaz eta aurkikuntzaz betetako errezitalean, nola trebatu diren pianoa jotzen.
Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira Bilboko Koral Elkartean (Felipe Serrate kalea, 2 – A-O: 11:00 – 20:00). Zuen zain egongo gara pianoari eskainitako aste honetaz elkarrekin gozatzeko!
