Historia
1886-2022
Bilboko Koral Elkartea 1886an sortu zen musikaren ezagutza eta hedapena bultzatzeko helburuarekin, batez ere abesbatzen esparruan. Egun, bere iraganaz jabetuta eta etorkizunarekin konprometituta, bere alderdi artistikoan hiru koru amateur ditu -haurrena, gazteena eta helduena-, zein bere nortasunarekin eszena profesionalean ezagunak; alderdi sozialean, Alderdi akademikoan, musika-irakaskuntza zentru bat proiektuaren ardatzetariko bat da eta eskola-koruen sare bati eusten dio (Eskolan kantari). Koral Elkartea ohikoa da tokiko programazioan, eta, hasiera-hasieratik, beti aritu izan da euskal musikarien lana jorratzen eta atzerrian ezagutzera ematen, besteak beste sorkuntza ugari sustatuz eta estreinatuz. Era berean, ospe handia bereganatu du maisu nabarmenekin, panoramako agertoki garrantzitsuenak zapaldu ditu, eta ia orkestra nazional guztiekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin jardun du. Orain arteko ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu; garaietara egokitzen jakin du, ba grabaketetan bai zuzenekoetan tradizioa eta berrikuntza bat eginez; eta talde balioaniztun eta malgua da, estilo oso ezberdinetako errepertorioei heltzeko gai: a capella kantaturiko polifonia errenazentistatik masa sinfoniko-koral garaikide handietaraino.
Bere hastapenetako sariketak
– Donostia Hiriko Nazioarteko Musika Sariketa Nagusia (1886) – Madrilgo Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa (1887) – Gernikako Euskal Jaietako Orfeoien Lehiaketa (1888) – Bartzelonako Koralen Nazioarteko Lehiaketa (1888) – Santanderko Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa (1890) – Donostiako Nazioarteko Musika Sariketa Nagusia (1890) – Donibane-Lohitzuneko Armonia Musika, Fanfarre eta Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1891) – Amerikaren Aurkikuntzaren IV Mendeurreneko Oroitzapenezko Lehiaketa, Madril (1892) – Bartzelonako Erakusketa Unibertsaleko Orfeoien Lehiaketa (1892) – Miarritzeko Orfeoi, Armonia Musika eta Ikasle Fanfarreen Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1893) – Iruñeako Orfeoi eta Banden Nazioarteko Lehiaketa (1894) – Marseille Hiriko Musiken Nazio eta Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1897) – Bordele Hiriko Musika, Orfeoi, Armonia eta Fanfarreen Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1898) – Donostia Hiriko Musikaren Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1902) – Bordele Hiriko Musikaren Nazioarteko Lehiaketa Nagusia (1904) – Belgikako Verviers Hiriko Taldeko Kantuaren Nazioarteko Lehiaketa (1905)
Guztietan Lehenengo Saria irabazi zelarik.
1905, Euskal Lirikari bultzada
Gorabehera eta ziklo desberdinen ondoren, perfekzio maila ukitzera iritsi da gaur egun.
Zuzendariak
Bere koruek nazioartean ospe handi duten ondoko orkestra zuzendarien gidaritzapean jardun dute: AtaulfoArgenta, Enrique FernándezArbós, BartoloméPérez Casas, WladimirGolscham, Juan Lamote de Grignon, JasechaHorenstein, Sir MalcomSargent, Odón Alonso, Enrique García Asensio, Antoni RosMarbá, Miguel ÁngelGómezMartínez, MstislavRostropovich, TheoAlcántara, MichelPlasson, Víctor Pablo Pérez, Jan Lathan-Koening, AldoCeccato, GeorgePrete, JohnNelson, UrielSegal, JosepPons, Arturo Tamayo, JoséRamónEncinar, JerzySemkow, Juanjo Mena, YutakaSado, Martin Haselböck, MichiyoshiInoue, ChristophSpering etaJiriBelohlavek, besteak beste.
Estreinaldi azpimarragarriak
– C. Franck-en Las Bienaventuranzas (1907), Ruth (1908), Redención (1909), Rebecca (1909) etaPsyché (1919). – R. Schumann-en Fausto (1908). – R.Wagner-enLa Cena de losApóstoles (1895), Parsifal (pasarteak) (1914) etaLosMaestrosCantores (1916) (pasarteak). – F. Schubert-enCanto de losespíritussobrelasaguas (1901). – J. S. Bach-en Oratorio de Navidad (pasarteak) (1901). – E. Grieg-enMitologíaNoruegaOlavTrygvason (1901). – H. Berlioz-enLa Condenación de Fausto (1909). – J. S. Bach-en La Pasiónsegún San Mateo (pasarteak) (1912). – J. Brahms-enUn Requiem Alemán (1913). – G. Bizet-enL’Arlesienne (1916). – A. Borodin-enLas danzas del Príncipe Igor (1919). – G. Verdi-renRequiem (1934). – F. Schmitt-enSalmo XLVII (1943). – F. Mendelssohn-enElías (1953). – W. A. Mozart –enVísperasSolemnes de unConfesor (1956). – C. Orff-enCarminaBurana (1960). – R.Vaughan-Williams-enHodie (1997). – de G. Ligeti-ren Requiem (2003). – B. Britten–enSinfonía de Primavera (2012).
Eta mundu mailan:
– J. Guridi-renCuadrosVascos (1931). – J. Arámbarri-renCastilla (oratorioa) (1941). – F. Escudero-ren Illeta (kantata) (1955) eta Gernika (opera) (1987). – G. Sierra-ren Gernika (oratorioa) (1990). – M. Theodorakis-en Medea (opera) (1991). – C. A. Bernaola-renEuskadi. Euskarari Abestia (1995).