BERRAKBIBATZEN

Hilabete eta erdiko ikus-entzunezko bonbardaketaren ondoren, zentzumenentzako atsedenaldia hartuko dugu. Ezohiko apirilean, gure jarduera murriztu egin da, baina ez erabat gelditu, Bilboko Arte Ederren Museoarekiko lankidetzari esker edo Korala vs Koronaren jarraipenari esker.

Ziurgabetasuna gorabehera eta hain ezaguna ez den egoera batean gauden arren, oxigenazioak jarduerara itzultzeko indarra eman digu. Bideo-bilerak gure errutinan ezarri dira, geratzeko, online eskolak egunerako kontua dira, koruan sartzeko entzunaldiak ere urrutikoak dira, eta aste honetan berriro ekin diegu entsegu kolektiboei, modu birtualean. Eskaladak behera egin ahala, gure harmailetako mailak igotzen joango gara, talde txikietan fisikoki lan egiteko, betiere, osasun-sailak ezarritako higiene-neurriak errespetatuz.

Kantuan berriro, hemen, han eta nonahi. Milesker entzuteagatik!

Author Info

Nekane Díaz