KORAL ELKARTEA 2.0

Entsegu birtualak koralisten etxeetan sartu dira, eta, hala, Koral Elkartea 2.0 sortzen ari gara

Bilboko Koral Elkarteak mende bat baino gehiago darama abesten, belaunaldiz belaunaldi. Alabaina, joan den martxoaren 13an, hura osatzen duten ahotsak mututu egin ziren. Edozein familia-taldetan bezala, kasu honetan kide ugari-ugarikoa, mezuak, audioak, bideoak, memeak… egunero bidaltzen jarraitu dugu. Hala ere, elkar ikusteko eta entzuteko gogoa handiegia da, eta aurrez grabatua ez dugu aski.


Hari-arduradunek koordinatuta, masa koral handia ahotsetan banatzeko, koralisten eztarriek dar-dar egin dute berriz, eta etxetik etxera dagoen distantzia murriztu egin da. Zailtasun logistikoak konponduta, partitura PDFn jasota eta astean bitan, taldeko bideo-dei bat gazteen eta helduen koruko kideen gailuetan sartzen da. Lehenengoek errepertorioa irakurtzen dute, zuzendariaren azalpenei adi, izan ditzaketen zailtasunak konpontzeko; bigarrenek Fauréren Requiema errepasatzen dute, laster barru agertokian abestuko baitute, besaulkien herena baino ez beteta, hori bai. Pandemiaren biktimen omenezko kontzertu hori, ateak itxita, 360 º-ko kamera batekin eskainiko da Forum Fair Satuday-ren amaiera-ekitaldian, ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, hain zuzen.

Oraindik denbora falta da familiaren etxean bildu eta energiaz gozatu ahal izateko, ez sortzen ez suntsitzen, baizik eta une bakoitzera egokitzen den energiaz. Ehun urteko erakunde honek kantatzen segitzen du, agertoki ezezagunagoan, baina laster bere egingo du. 

Author Info

Nekane Díaz