Metodo praktiko honetan, modu bideratuan, musika-konposizioaren mundua osatzen duten oinarrizko parametro orokorrak eta egiturazkoak ezagutzen laguntzeko musika-literaturako obrak entzungo dira. Helburua da musika klasikoa entzunez are gehiago gozatzea eta hura hobeto ulertzea, baita memoria melodikoaren arreta, kontzentrazioa eta garapena sustatzea ere, edozein entzumen-lan egin aurreko urrats gisa.