Iaz, “Stille Nacht” (Haurtxo maite) lanaren estreinaldiaren 200. urteurrena ospatzeko, gure koru-elkarteetako kideek flashmob batean hartu zuten parte: ahotsak batu, eta Santiagoko Katedraleko arkupea bete zuten.
Aurtengo Gabonetan, ospakizunarekin jarraitu nahi izan dugu, bai eta Eskolan Kantariko gure haurrek horretan parte hartzea ere. Hala, Gabonetako Soinuak kontzertuan izan dira, Euskalduna Jauregian.
Txundigarria izan zen 200 gazte horien ahotsak 200 urteko musika abesten entzutea. Hori dela eta, bideo bat prestatu dizuegu, bihotzez, une horretaz gozatzeko eta jaiak bakezeta maitasunez biltzeko…