Valentín María de Zubiaurre | 150 ROMA

Bilboko Koral Elkarteak Valentin Maria Zubiaurreren irudia eta obra berreskuratu ditu

La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo Erromako Espainiako Akademian estreinatuko da, konposatua izan zen tokian, hain zuzen ere, erakundearen 150. urteurrenean

Vatikanoko San Pietro Basilikan estreinatu ondoren, taldeak Madrilgo Errege Kaperan, Bilbao Ars Sacrum jaialdian eta Garaiko San Juan Elizan abestuko du

Italiako hiribururako irteera Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Erromako Espainiako Akademiaren laguntzari esker antolatu da 

Bilbon, 2023ko martxoaren 7an. Valentin Maria Zubiaurre (Garai, 1837 – Madril, 1914), aurten 150. urteurrena ospatuko duen Espainiako Akademiaren Erromako egoitzako lehen apopiloa eta ia berrogei urtez (1875-1914) Madrilgo Errege Kaperako maisua, XIX. mendeko musikaren esparruko egile ahaztuetako bat da. Bilboko Koral Elkarteak haren obrak, nagusiki erlijio-alorrekoak, berreskuratu nahi izan ditu Eresbiletik (Euskal Musikaren Artxiboa), besteak beste La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo oratorioa, Erromako Espainiako Akademiaren 1874an eskaini zion bekaren truke konposatu zuena eta, bai Bizkaiko Foru Aldundiarekin bai Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, argia mende eta erdi geroago ikusiko duena.

Partituraren interpretazioa, Ángel Brizek editatua eta Jean Michel Olivaresek grabatua, Enrique Azurzak zuzendu du, bere koralista Ana Otxoa sopranoaren, Beñat Egiarte tenorraren, Julen García eta Juan Laborería baritonoen ahotsekin, eta pianoan eta organoan Ander Marzanak eta Alberto Sáez Puentek lagunduta, hurrenez hurren. Otilia Fidalgo musikologoaren esanetan, zeinak egin duen ikerketa sakona doktoretza-tesi batean jaso duen, Zubiaurrek beka osatu ez arren, 1875eko urrian Madrilgo Errege Kaperan hasi zelako lanean, Akademian eman zituen hilabeteek -handik, gerora, Chapí, Bretón, Emilio Serrano, Cleto Zabala eta María de Pablos musikariak igaro ziren, beste askoren artean- oratorio hau utzi zuten, inoiz estreinatu ez zena. Zubiaurre prestakuntzaren barruan eskatzen zitzaion Europan zeharreko bidaian hasi zen obra hau lantzen, eta Parisen amaitu zuen 1874an. Atzerrian igaro zituen urteetan bereganatutako jakinduriari esker, ondo baino hobeto ezagutzen zituen Frantziako grand opera-ren konbentzioak eta Alemaniako edo Italiako estiloa. Emaitza antzerki-estiloaren eta erlijio-estiloaren arteko uztarketa ezin hobea da, emanaldi bakoitzean agerikoa, hunkigarritasunari edo dramatismoari uko egin gabe testu liturgikoa errespetatzen duen obra eskainita. Gainera, betiere Fidalgo doktorearen esanetan, konpositorearen nortasuna hizkuntzaren hautaketatik bertatik azaleratzen da. Libretoaren testurako latina aukeratu izana deigarria da, kontuan hartuta mende hartako Europako erreferente asko herri-hizkuntzan idatzita daudela. Horrek egilearen irizpide propioan oinarritutako erabakia erakusten du, are gehiago jakinaren gainean bazituela gaztelaniaz eta euskaraz ere idatzitako erlijio-lanak.

Ahaztutako Zubiaurreri eskainitako omenaldia osatzeko, musika-ondarerako hain aberasgarria den musika hau zabaltzeaz gain, harentzat oso-oso esanguratsuak ziren agertokietan egingo da, hala nola San Juan parrokian, Garain jaiotzen ikusi zuen etxe parean; Bilboko BAS jaialdian, non, Fidalgok ondo nabarmendu bezala, musikaren mundurako ateak ireki zitzaizkion, Nicolás Ledesma maisuaren eskutik kapera-kantari hasi zenean; Erromako Espainiako Akademian, Europari angelu berrietatik begiratzeko beharrezko ikuspegia eman zion tokian; eta, azkenik, Madrilen, lau hamarkadaz lanbide izan zuena Errege Kaperako maisua izanez finkatu zen hirian.

 

Oratorio La Pasión (1h03’45’’)
Preludio

Nº 1 In illo tempore dixit Jesus (tenor / coro)

Nº 2 Et fecerunt discipuli (barítono / coro)

Nº 3 Et accipiens calicem (tenor/ barítono / bajo / coro)

Nº 4 Et assumpto Petro (soprano)

Nº 5 At illi tenentes Jesum (soprano / tenor / barítono / bajo / coro)

Nº 6 Principes autem sacerdotum (bajo / coro)

Nº 7 Postquam autem crucifixerunt eum (soprano / tenor / bajo)

Nº 8 Finale (soprano / tenor / bajo / barítono / coro)

 

Bilboko Koral Elkartea

Zuzendaria: Enrique Azurza

Pianoa / organoa: Alberto Sáez-Puente

Sopranoa: Ana Otxoa

Tenorea: Beñat Egiarte

Baritonoa I: Julen García

Baritonoa II: Juan Laborería

 

2023.03.10

150 Academia de España en Roma

2023.03.11

Iglesia Monserrato, Roma

2023.03.12

Misa Capitular Basílica di San Pietro, Vaticano

2023.03.25

Capilla Real, Madrid

2023.03.31

Bilbao Ars Sacrum, Bilbao

2023.04.01

Parroquia San Juan, Garai

Author Info

Nekane Díaz